Danok
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako ekintzaile baten aplikazioa Silicon Valleyra helduko da

YUZZ programak Jon Vadillo ekintzaile arabarra aukeratu du urrian Kaliforniara joateko. Mugikorrentzako aplikazioa urritasunen bat duten pertsonentzat da batez ere.
Irudia: Arabako Eraberrikuntza Industrialdea (CEIA)
Irudia: Arabako Eraberrikuntza Industrialdea (CEIA)

YUZZ programak Jon Vadillo ekintzaile arabarra aukeratu du urrian Silicon Valleyra joateko.

Jon Vadillok Arabako Eraberrikuntza Industrialdean gailu mugikorretarako egin duen aplikazioa Arabako YUZZ zentroko ideiarik onena da. Hori dela eta, Silicon Valleyra joango da, Espainiako beste 41 ekintzailerekin batera, urriaren 29tik azaroaren 4ra arte.

Zenbait enpresa bisitatuko dituzte bertan; Google, LinkedIn, Facebook eta Hewlett-Packard, besteak beste.

Silicon Valleytik itzulitakoan, azaroaren 6an, 42 ekintzaileek euren ideiak aurkeztu beharko dituzte Santander Taldea Hirian, Santander Bankuko, CISEko eta YUZZ programaren entitate laguntzaileetako ordezkariek osatutako epaimahaiaren aurrean. Hiru ekintzaile onenek sari ekonomiko bat jasoko dute (30.000 euro, 20.000 euro eta 10.000 euro), euren proiektuak garatzeko.

Jon Vadillok Danok proiektua aurkeztu du. Mugikorretarako aplikazio bat da, eta, horren bidez, erabiltzaileak une oro jakin ahal izango du non dagoen; urritasunen bat duten pertsonentzat da batez ere. Teknologiari esker (beaconetan oinarritzen da), erabiltzaileak ikusi ezin duen informazioa jasoko du.

Motik eta Bilateral

Arabako YUZZ zentroak beste bi ekimen aukeratu ditu, eta irabazlearekin batera, sari gehigarri bat jasoko dute: CEIAko instalazioetan eremu bat izango dute doan sei hilabetez, baita proiektuak garatzeko aholkularitza espezializatua ere.

Bigarren tokian, Andoni Muruamendiaraz eta Ander Leyun ekintzaileen Motik proposamena nabarmendu da. Programa horren bidez, enpresa baten teknologien funtzionamendu egokia kontrolatu ahal izango da denborarik eta dirurik ez galtzeko.

Bilateral izan da hirugarrena. Patricia Diez eta Virginia Morales ekintzaileen aplikazio bat da, banaketa eta dibortzio kasuetan lagundu, jarraipena egin eta babesteko terapia eta kontsultak eskaintzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X