Operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Microsoftek LinkedIn erosi du

Operazioa urtea bukatu baino lehen gauzatuko da, eta 23.185 milioi euroko kostua izango du.
Satya Nadella Microsofteko burua. EFE
Satya Nadella Microsofteko burua. EFE

Microsoft konpainiak LinkedIn sare soziala erosteko akordioa lortu du, 26.200 miloi dolarren (23.185 milioi euro) truke.

"LinkedIneko taldeak negozio zoragarria sortu du, mundu osoko profesionalak batzea helburu duena", adeirazi du Satya Nadella Microsofteko buruak.

Operazioa urtea bukatu baino lehen gauzatuko da.

LinkedInek eutsi egingo die bere irudiari, markari eta independentziari, eta Jeff Weiner haren zuzendariak karguan jarraituko du, baina, orain, Microsoften agindupean.

Gaur iragarritako erosketa Microsoftek egindako handiena da 2014an Satya Nadella zuzendari exekutibo bihurtu zenetik. Aldez aurretik, konpainiak Skype (7.522 milioi euro) eta Nokia (5.440 milioi euro) erosi zituen.

LinkedIn, burtsan gora

Akordioa iragarri eta gero, LinkedInen akzioak % 46 garestitu dira Wall Streeten, 192 dolar arte.

Microsoftek, baina, behera egin du, eta bere akzioak % 2,7 merkatu dira, 50,5 dolar arte.

LinkedInen balioa % 43,6 jaitsi zen otsailean, iaz 166,14 milioi euroko galerak izan zituela iragarri baitzuen.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X