Eguneraketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mezuetan iragarkiak nola txertatu aztertzen ari da WhatsApp

Erabiltzaileen telefono zenbakiak enpresa pribatuei saldu nahi dizkiete, errentagarritasun ekonomikoa lortzeko.
whatsapp logo iturria: WhatsApp
whatsapp logo iturria: WhatsApp

Erabiltzaileen mezuetan iragarkiak txertatzeko modua aztertzen ari da WhatsApp, nazioartean erabiltzaile gehien dituen berehalako mezularitza aplikazioak. Errentagarritasun ekonomikoa lortzea izango litzateke eguneraketa horren helburu nagusia.

Reuters agentziak jakitera eman duenez, konpainia horren txostena irakurtzeko aukera izan du. Konpainia horren jabeek enpresa pribatuei saldu nahi dizkiete erabiltzaileen telefono zenbakiak. Antza denez, erabiltzaile bakoitzari iragarki jakin bat bidaliko liokete.

Gauzak horrela, WhatsAppek pertsona bakoitzaren interesak hartuko lituzke kontuan iragarkiak bidaltzeko orduan, eta kritika ugari sortu lezaketen iragarki masiboak alde batera utziko lituzkete. Hala ere, iragarkiak txertatzeak ondorio latzak ekar litzake, erabiltzaile askok aplikazioa desinstalatuko dutela ohartarazi baitute.

Dena dela, erabaki bat hartu aurretik WhatsAppek kontuan hartu nahi ditu erabiltzaileen iritziak, iragarkirik txertatzen ez duten beste aukera batzuk baitaude (Telegram, besteak beste).

besteak beste).

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X