Produktu berriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Googlek Pixel 3 gama altuko telefono mugikorra eta Pixel Slate tableta aurkeztu ditu

Besteak beste, telefono bidezko iruzur saiakeren berri eman dezake, susmagarriak diren telefono zenbakiak antzeman baititzake. Tabletak, berriz, Intel Core i7 prozesagailua erabiltzen du.
Googlek Pixel 3 eta Pixel 3 XL gama altuko telefono mugikor berriak aurkeztu ditu . Argazkia: EFE
Googlek Pixel 3 eta Pixel 3 XL gama altuko telefono mugikor berriak aurkeztu ditu . Argazkia: EFE

Google konpainiak Pixel 3 eta Pixel 3 XL gama altuko telefono mugikor berriak aurkeztu ditu astearte arratsalde honetan, New York hirian (AEB) egin duen ekitaldi batean. Horretaz gain, Pixel Slate tableta aurkeztu du.

Bi neurri desberdinetan salgai jarriko dituzten telefono mugikor berriei dagokienez, argazkiak ateratzerako orduan errealitate birtualarekin lan egiteko prestatu dituztela nabarmendu dute. Ildo horretatik, kalitate handiko argazkiak lortu daitezkeela esan dute agerraldian.

Argazkiak ateratzeko orduan errealitate birtualak izango duen garrantziari esker, argiztapen gutxi dagoen tokietan emaitza hobeak lortu daitezke. Pixel 3 telefonoak dakarren prestazio berriari esker, gainera, zoom-a erabiliz gero ez da hainbeste nabaritzen.

Gama altuko telefono mugikorraren kamera 12 megapixelekoa da, eta aurrekoa, berriz, 8.2koa.

Kamera hobeaz gain, ekitaldian nabarmendu dituzten beste ezaugarri berri batzuk ditu Pixel 3 telefonoak. Besteak beste, telefono bidezko iruzur saiakeren berri eman dezake, susmagarriak diren telefono zenbakiak antzeman baititzake.

Beste alde batetik, ordenagailu eramangarri bilakatu daitekeen tableta bat aurkeztu dute ekitaldian.

Pixel Slate izena duen tabletak, aldi berean bi zeregin ezberdin egiteko aukera ematen dio erabiltzaileari, pantaila bitan zatituz. Gauzak horrela, erabiltzaileak artikulu bat irakurtzen duen bitartean, horri buruzko oharrak hartu ditzake.

Tabletak Intel Core i7 prozesagailua erabiltzen du eta 16 gigabyteko RAM memoria dauka.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X