TEKNOLOGIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Google Chrome oinarrizko bertsioan: nola aktibatu datu mugikorretan %60 aurrezteko

Chromek Googlen zerbitzariak erabiltzen ditu web orriak azkarrago kargatzeko. Oinarrizko moduak berridatzi egiten ditu orri mantsoak, oinarrizko edukiak bakarrik kargatuz eta kontsumoa murriztuz.
Pertsona bat, mugikorra eskuan duela.
Pertsona bat, mugikorra eskuan duela. Argazkia: EFE

Chrome de Google nabigatzaileak oso ezaguna ez den baina benetan erabilgarria den funtzio bat du: datuen kontsumoa %60ra arte aurrez dezakeen oinarrizko modua.

Iaz iragarri zuten ezaugarri hau eta aktibatuta dagoenean, Chromek Googlen zerbitzariak erabiltzen ditu web orriak azkarrago kargatzeko. Horrekin, oinarrizko modu edo bertsioak berridatzi egiten ditu weborri mantsoak, oinarrizko edukiak bakarrik kargatuz eta kontsumoa murriztuz.

Hori bai, aukera honek baditu muga batzuk ere: ezin da erabili erlaitz edo orri artean ezkutuan nabigatzerakoan, eta arazoak eman ditzake webgune edo sare lokaletara sartzeko (enpresetako intranet-ak adibidez), ez beti, hala ere.

Nola aktibatu Androidetik

Oinarrizko modu hori Android sistema operatiboko mugikorretan bakarrik aktibatu daiteke, ez du balio iOS zein ordenagailuetan erabiltzeko.

Aktibatzeko, Chrome aplikazioaren goialdean, eskuinean, dagoen 'Gehiago' botoia sakatu behar da, eta hor 'Konfigurazioa'. Bertan agertze den menuaren beheko aldean 'Oinarrizkoa' (Modo básico) sakatu eta hortxe aktibatu daiteke.

Behin aktibatuta, toki beretik, norberak ikusi dezake zenbat datu aurreztu dituen aukera hau erabilita eta ze orritan.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X