NFT: Zer da eta zertarako balio du
NFT artxibo formatua modan dago, ez teknologiaren sektorean bakarrik, baita artearen munduan ere. Zifra altuak ordaindu dituzte jada horrelako obra digitalen truke (69 milioi dolarrera iritsita), eta Espainian azaroan saldu zituzten lehen obrak, horietako bat 20.000 euroren trukean.
NFT (token ez suntsikorren siglak) 'blockchain' teknologian oinarritutako teknologia kriptografikoa da, eta zerbait bakarra dela bermatzen du, ez ordezkagarria, horren egiazkotasuna eta jabetza ere bermatzen dituelarik. Normalean, Ether bezalako kriptotxanponen trukean erosten dira NFTak baina, horiek ez bezala, ez dira elkarren artean trukagarriak, alegia, ez dira suntsikorrak.
Hala, obra digital baten erosketa artelan fisiko baten erosketaren baliokide izango litzateke. Izan ere, NFT formatuan artxibo bat eskuratzeak ohiko artelan baten jatorrizko bertsioa (ez horren kopietako bat) eskuratzearen antza du.
Hiscox aseguru-etxeak argitaratutako Online Art Trade Report 2021 txostenaren arabera, NFT artelanek 3025 milioi euroko guztizko balioa izan dute gaur arte eta, egun, sareko arte-plataformen % 14ak NFTak eskaintzen ditu, eta % 38ak laster egiteko asmoa du.
NFT motak
Zenbait faktorek baimendu dute NFTen integrazio arina, besteak beste, horiekin salerosteko erraztasunak eta artistei eskaintzen dien askatasunak, euren obra zuzenean saltzen baitute, bitartekaririk gabe. Arteaz gain, ia edozer saldu daiteke NFT gisa, eta horrelako aktiboen inbertitzaileak gero eta gehiago dibertsifikatu dira. Horien erabilera ohikoenetako bat bildumazaletasuna da.
Uztailean, Tim Berners-Lee britainiar ingeniariak World Wide Web protokoloaren iturburu-kodea saldu zuen, egile-eskubiderik gabekoa eta doakoa, 5,4 milioi euroren trukean.
Memeak eta interneteko bideo biralak izan dira NFT bildumazaleen beste kategoria gogokoenetako bat. 'Charlie bit my finger' bideoaren truke 760.999 dolar ordaindu zituzten, eta 'Disaster Girl' memea, bestalde, 500.000 dolarren trukean saldu zen.
NFT formatuaren populartasunari gehien lagundu dion mugarrietako bat 2021eko martxoan izan zen. Egun, obra kriptogafiko batengatik ordaindutako kantitaterik handiena da oraindik: 69 milioi dolar. Zifra hori Christie's etxeak antolatutako enkante batean ordaindu zuten, Beeple (Mike Winkelmannen ezizena) artista digitalaren 'Everydays: the first 5000 days' artelanagatik. JPG formatuko collage-a 5.000 irudik osatzen dute, artistak 13 urte eta erditan zehar egunero sortutakoak.
Erregulazioari eta ingurumen-eraginari buruzko zalantzak
Kriptotxanponekin gertatzen den bezala (ez baitaude eutsiko dituen banku zentral baten kontrolpean), NFTak erregulazio eskaseko testuinguru batean ari dira bidea irekitzen. Hala ere, lehen pausoak ematen ari dira Blockchain teknologiaren eta NFTen mundua legalki definitzeko.
Espainiar Estatuan badira legeak aztertzen dutenak kriptoaktiboak kudeatzen dituzten enpresek agintariei jakinarazi behar diotela, baina oraindik ez dira martxan ipini eta kriptodibisetara bideratuago daude, NFTetara baino.
Ohiko zalantza da artxibo horien salmentagatik zergarik ordaintzen den, eta merkatu horretako kideak bat datoz: ordaindu egiten dira, eta herrialde bakoitzeko legeen araberakoak dira. Espainiaren kasuan, NFT bat erabilera arrunteko txanpon gisa saltzen bada, BEZa ordaindu behar da; % 10ekoa autoreak berak saltzen badu eta % 21ekoa enpresari baten birsalmenta bada. Era berean, partikularren artean saltzen bada, ondare-eskualdaketen zerga gehitu beharra dago. Hala, ondasun-mozkinik egotekotan, PFEZ bidez ordainduko dira zergak pertsona fisikoen kasuan, eta Sozietateen Gaineko Zergaren bidez enpresen kasuan.
Ikertzen hasi diren beste alderdietako bat da kriptotxanponen bidezko NFT salerosketek suposatzen duten ingurumen-eragina. Horri aurre egiteko neurrietako batzuk artista propioek proposatu dituzte. Beeple artistak, obra kriptografiko bat garestien saldu duenak, adierazi du neurriak hartzen ari dela karbono-neutraltasuna lortzeko. Izan ere, 5.000 dolar inguru balio du bere NFT bildumetako baten isuri kutsakorrak konpentsatzeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Teslak Cybercab aurkeztu du, robotaxi autonomoen aldeko apustua
Teslak Cybercab aurkeztu du ostegun honetan, robotaxi autonomo gisa funtzionatzeko diseinatutako bi plazako ibilgailu elektrikoa. Autoak ez du bolanterik, ezta pedalik ere, eta konpainiak garatutako gidatze sistema autonomoaren mende dago erabat. Teslak 45 ibilgailuko lehen serie bat merkaturatu du (Texasen eta Floridan zerbitzua eskaintzen ari dira jada), baina konpainiak robotaxia pixkanaka zabaltzea aurreikusten du, AEBko beste eremu batzuetara heltzeko.
Robotak, neurrira: adinekoentzat beren-beregi diseinatutako teknologia garatu dute Nafarroan
Robotika Erronkak izeneko egitasmo aitzindariaren atzean Nafarroako Gobernua eta ADACEN daude. Helburua da desgaitasuna duten adinekoen autonomia eta bizi-kalitatea hobetzea, robotika erabilita. Berritasun nagusia: erabiltzaileak eta euren familiek gidatzen dute robotaren garapena. Horrela, teknologia pertsonari egokituko zaio, eta ez alderantziz.
Instagramek mugatu egingo ditu adimen artifizialaz sortu diren eta identifikatu gabe dauden erabiltzaileen profilak
"AA sortzailea" etiketaren ordez "AAk sortutako profila" etiketa erabiliko du aurrerantzean aipatu sare sozialak. Neurriak ez die eragingo edukia sortzeko edo editatzeko orduan adimen artifizialaren tresnak erabiltzen dituzten erabiltzaileei.
Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da
Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.
"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala
“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.