Euskal Herriko sei dantza talde egongo dira ikusgai dFeria 2012n
Euskal Herriko sei dantza talderen sorkuntza lanak egongo dira ikusgai Donostiako antzerki ferian, dFeria Dantzan gunean. Bilkura honek urteko euskal produkzio esanguratsuenak erakusten ditu.
Euskal Herriko sei dantza talde egongo dira ikusgai Donostian egingo den Antzerki Ferian. Dantza taldeen azken lanak egongo dira ikusgai horretarako dagoen gunean, dFeria Dantzan gunean. Ekitaldi honek Euskadiko urteko produkzio esanguratsuenak biltzen ditu.
Beste batzuen artean, Anakrusa, Organik Dantza-Antzerkia, Elirale konpainia eta Ertza taldeek hartuko dute parte edizio honetan.
Beste autonomia erkidego batzuetako begiraleak egongo dira dFeriak eskaintzen dituen antzezlanak ikusten.
Egitaraua:
Martxoak 12
16:15ean – Intxaurrondo Kultur Elkartea – Rojo al agua, Kabia
18:00etan – Gazteszena – Rosmersholm, Gonçalo Waddington
20:30ean – Vitoria Eugenia Antzokia – Cantica II, Studio Emiliano Pellisari
Martxoak 13
10:00etan – Lugaritz Kultur Elkartea – Ali Baba y los 40 ladrones, Teatro Borobil
11:30ean – Intxaurrondo Kultur Elkartea – Privolva, Olatz de Andres
13:00etan – Gazteszena – Tempus, -I, Anakrusa
18:00etan – Antzoki Zaharra– Agosto, Cuadros de amor y humor fresco, Metamorfosis Producciones Teatrales
20:00etan – Vitoria Eugenia Antzokia – Contra el viento del norte, Tanttaka
Martxoak 14
10:00etan – Centro Cultural Lugaritz – El viaje de Sialuk, la osita parda, Lona Konpainia
11:30ean – Intxaurrondo Kultur Elkartea – Materia viva, la instalacción Yamila Uzorskis
13:00etan – Gazteszena – In Corpore Sano, Organik
18:00etan – Antzoki Zaharra – Jose K. Torturado, Studio Teatro
20:00etan – Vitoria Eugenia Antzokia – Tío Vania, L’Om Imprebis
Martxoak 15
10:00etan – Centro Cultural Lugaritz – Ninika, Elirale Konpainia
11:30ean – Intxaurrondo Kultur Elkartea – Instrumento de cuerdas, La instalación Yamila Uzorskis
13:00etan – Gazteszena – Act of god, Ertza Teatro Danza
18:00etan – Club Aretoa-Victoria Eugenia Antzokia – Estres por tres, La Barca Teatro
20:00etan – Vitoria Eugenia Antzokia – Arte-an, Dantzaz Konpainia
23:00etan – Antzoki Zaharra – La lechuga, Glu glu
Zure interesekoa izan daiteke
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.