Jardunaldiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Madrilek ateak ireki dizkio euskarari

'Euskarari gorazarre' jardunaldiak ostiralera bitartean izango dira, "etengabe mugitzen den" hizkuntza ezagutarazteko.
18:00 - 20:00
'Euskarari gorazarre', gure hizkuntzaren errealitatea ezagutarazteko

Euskal Herritik kanpokoko hiritarrei euskara hurbiltzea dute helburu ostiralera arte Etxepare Institutuak antolatu duten jardunaldiek. Estatuan hizkuntzarekiko duten pertzepzioa "zalantza barik" aldatu dela azaldu dute, Euskal Herriko egoera politiko berriari esker.

"Euskarari gorazarre" izena hartu dute eta ostiralera bitartean egingo dituzte, "etengabe mugitzen den" hizkuntza ezagutarazteko, azaldu du Urrutiak.

Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak jakinarazi duenez, hizkuntzaren difusiorako eta promoziorako lanean daude eta, batez ere, "merezi duen ikusgarritasuna emateko".

Madrileko euskara ikasleekin topaketa bat egingo dute eta baita hizkuntza eta kultura errealitatea hurbiltzeko hitzaldiak ere. Gainera, At! ikuskizuna Madrilera eramango dute. Iaz Etxepare Institutuak aurkeztu zuen ikuskizun hori, poesia, musika, antzerkia eta literatura uztartuz.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X