Egun bat gutxiagorekin ere, jende gehiago
Gerediaga elkarteko kideak pozik agertu dira Durangoko Azokaren 47. edizioak izan duen harreraz, "bai jendeari dagokionean, baita salmentari dagokionean ere".
Iaz baino bisitari gehiago izan direla goraipatu du Aiert Goenaga Azokako zuzendariak, iaz baino egun bat gutxiago izan arren, eta erakustokietan pozik azaldu direla jakinarazi du. Lau egunetan, 106.000 sartu-irten izan direla jakinarazi dute.
Kirmen Uriberen lan berriarekin batera, Toti Martinez De Lezeren "Urak dakarrena" izan da salduenetarikoa bat. Diskoei dagokionean, Gatiburen disko berria izan da aurtengo produkturik arrakastatsuena.
Guneak finkatu direla esan dute antolatzaileek. Areto nagusiko antolatzaileak pozik agertu dira, une batzutan erantzun gutxi jaso duten arren. Ahotseneak balorazio ezinhobea egin du, jende asko hurbildu baita Landako ondoko gunera. Szenatokiak helburua bete duela azpimarratu dute: San Agustineko espazioa bete dute. Kabi@-ko antolatzaileek "balorazio oso positiboa" egin dute egindako jarduerei dagokionean, adibidez, euskal wikipediaren elikatze masiboarekin.
Saguganbara espazioari dagokionean, aurreikuspenak bete dituzte eta transmisioa (orain arte Haur Literatur Txokoa zen) oso ondo egin dutela jakinarazi dute. Plateruena beteta izan da gauera eta baita egunez ere eta AzokaTBk 1.500 bisita izan ditu egunero streaming bidez eta 120.000 etxetara heldu da tokian-tokiko telebisten bitartez.
Kultura gonbidatuak, kultura ijitoak, ekarpen oso positiboa egin duela jakinarazi dute, eta Kale Dor Kayiko elkarteko kideak ere gustura azaldu dira.
Nerea Mujika, Gerediaga elkarteko kideak esan duenez, "Wert ministroaren mezu uniformizatzaile eta menpekoaren aurrean, aniztasunaren eta euskararen aldeko apustua" egiten du Durangoko Azokak.
Zure interesekoa izan daiteke
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.