EHUren Uda Ikastaroak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

‘Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak’ ikastaroa, ate-joka

‘Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak’ ikastaroa egingo dute, ekainaren 18an eta 19an, Donostian, EHUren Uda Ikastaroen barruan, Kike Amonarrizek zuzenduta.
Euskal Herriko Unibertsitatea

Urtero bezala, EHUk Uda Ikastaroak antolatu ditu aurten ere, prestakuntza ildo berriak zabalduz ikasle, profesional, irakasle eta gainerako parte-hartzaileek “bizitzen, elkarrekin bizitzen, aurrera egiten eta irakasten” ikas dezaten. Aurtengo egitarau oparoan, hizkuntzari ere begiratuko diote, eta, hain zuzen ere, ‘Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak’ ikastaroa antolatu dute.

Kike Amonarrizek zuzenduko du ikastaroa, eta euskalgintzak eta, hain zuzen, euskarazko komunikabideek ‘fase politiko-sozial berriari’ nola aurre egingo dioten argitzen saiatuko dira bertan. Azkenaldian euskararen mikrokosmosean (Tokikom eta Hekimen elkarteen sorrera, Topagunearen hausnarketa, EiTBren funtzioaren gaineko eztabaida...) eta, oro har, mundu zabalean (krisi ekonomikoa, teknologia berriak, globalizazioa) izandako aldaketek euskarazko komunikabideak zein egoeratan utzi dituzten ere aztertuko dute.

Azken finean, hedabideek euskara normaltzeko prozesuan zein helburu eta funtzio bete behar dituzten izango dute mintzagai, bi egunez,  ekainaren 18an eta 19an Miramar jauregira bertaratzen direnek. Mikel Irizar, Aitor Zuberogoitia, Iban Arregi, Asier Larrinaga Larrazabal eta Kike Amonarriz hizlariek hartuko dute hitza.

68 eurokoa da 20 ordu akademikoko balioa duen ikastaroan izena emateko prezioa. Informazioa eskatzeko, helbide honetara idatzi ahal da: udaikastaroak@ehu.es

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X