9.000 haurren danbor-hotsek Donostia eta Wroclaw batu dituzte
Haurren danborradak hartu du Donostia, San Sebastian egun honetan. Urtero bezala, eguerdian, 12:00ak puntuan lehertu da festa. Jeneralak eta bere laguntzaileak konpainia guztiak ikuskatu dituzte Alderdi Ederren, eta ondoren, Udaletxeko balkoi nagusira igo dira Easo Ederrarekin eta Danbor Nagusiarekin batera, alkatea eta herritarrak agurtzera. Easo Ederrak eta Jeneralak egun honetarako dituzten desioak adierazi dizkiete aurten atera diren 49 konpainiei.
Berezia izan da aurtengoa; Europako bi kultur hiriburuk bat egin dute haurren danborradan, Donostiak eta Wroclawek. Poloniako hiri horretan 4.000 umek San Sebastian martxa jo dute, Donostiako 5.000 danborjoleek ekin dioten une berean.
Rafal Dutkiewicz Breslaviako alkateak donostiar guztiei agurra bidali die, hirian jarritako pantaila erraldoi batzuen bidez, eta kultur urte oparoa izan dezatela esan die. Gauerdian bezala, Europako ereserkia entzun da gaur Donostian, Alderdi Ederren.
Behin hori eginda, Donostiako kaleetan barrena desfilea hasi dute neska-mutilek. Jai-giroan emango du eguna Gipuzkoako hiriburuak. Eguraldia lagun, milaka lagun batu dira danborrada ikustera.
Urrezko Danborra
Eguneko beste hitzordu nagusia, Donostiako Udaleko Areto Nagusian izan da, eguerdian. Cristina Iglesias eskultoreak aurtengo Urrezko Danborra jaso du, Eneko Goia alkatearen eskutik. Hunkituta eta pozik jaso du, eta donostiar guztiei eskerrak eman dizkie aitorpenagatik. Aretoan bertan zegoen anaia Albertori, musikagile ezagunari, aipamen berezia egin dio.
"Arte garaikidean jarri duzue begirada. Hausnarketa eta topagune modura ulertzen dut artea, hizkera bizia duena, espazioak eraikitzeko eta gure imaginazioari ateak zabaltzeko gai dena", esan du Iglesiasek. Donostiak mundu mailan arte garaikidearen ikur izaten jarrai dezala nabarmendu du.
Udal Txistulari bandak jarri dio musika ekitaldiari, Union Artesanako danborjoleek lagunduta. Sarriegiren doinuak interpretatu dituzte elkarrekin.
Zuzenean
Festa gauerdian bukatuko da, bandera jaitsierarekin. Igoera ekitaldian bezala, Europako ereserkia entzun ahal izango da, eta magia ikuskizun batek hartuko du protagonismoa. Imanol Artolak eta Maite Eskarmendik egingo dute horren kontakizuna, 23:25etik aurrera, ETB1en.
Danborradaren ekitaldi ezberdinen jarraipen berezia egingo du eitb.eus-ek ere. San Sebastian eguneko emanaldi guztiak streaming bidez zuzenean eskaintzeaz gain, danborradaren inguruko informazio guztia ikusgai izango da webguneak ekitaldien berri emateko prestatu duen atari berezian.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.