Denboraren makina lapiko bat da
Egunotan Donostiatik dabilenak erraz topatuko ditu Time Machine Soup iragartzen duten kartelak han eta hemen. Denek akaso, ez dute argi izango datorren astean Tabakaleran egingo dena zer den. Ikuskizuna happening ludiko bezela aurkeztu dutenez, azalpen argiago bat eskatu diogu Ziortza Basaguren Bizitzaren Itsasargiko teknikariari:“ Zentzumen guztiak airean jarriko dizkigun eta disziplina pilo bat nahasten dituen ikuskizuna da”, aurreratu du. Publikoaren parte-hartze zuzena izango duela ere badio.
Jorge Oteizak esan zuen behin gure eta kobazuloetan bizi ziren gizakien artean 80 amama baino ez daudela, eta hain zuzen, hortxe du oinarria ideiak. “Amonak izan dira beti sutondoan kultur transmisioaren ardura izan dutenak eta zopa, su horren gainean mundu osoan eta garai guztietan egon den jakia”, dio Basagurenek. Horregatik erabaki dute zopa izatea publikoa Europako historiako garai desberdinetara eramango duen elementua. Dena dela, 80 zopa egitea larregi izango litzatekeela iritzi diote eta 12 baino ez dituzte egin. Erlojuaren ordu bakotxeko bat.
Lan antropologiko handia eskatu du historiako 12 garai ezberdinetan zopak nolakoak izango liratekeen jakiteak, eta lan hori lapikora eramateko ardura Iñigo Cojo sukaldariarena izan da: “Garai batean espartarrek edo erromatarrek jaten zituzten zopen kopia zehatzak egingo bagenitu, zopa nazkagarriak irudituko litzaizkiguke, beraz, guk nahiko ikuspegi garaikidearekin kozinatu ditugu, gure gaur egungo gustuei egokituta baina aldi berean denboran zehar bidaiarazteko ahalmenari eutsiz”.
Ikuskizunera doan jendeak probatu egingo ditu zopok, baina Ziortza Basagurenek argi uzten du ez dela “ ez afari bat, ez dastatze bat”. Izan ere, ez da lapiko kontuetara mugatuko ikuskizuna. Harkaitz Canoren testuek, Agurtzane Intxaurragaren arte eszenikoek eta Xabi Erkiziaren soinuek 12 garai ezberdin horiek girotzean ezinbestekoak izango dira, besteak beste. Zopa beraz, ikuskizunaren parte baino ez da izango.
Otsailaren 11, 12, 13, 19, 20 eta 21ean egingo dute Time Machine Soup Tabakaleran, euskeraz eta gazteleraz. Sarrerak salgai daude dagoeneko 18 eurotan.
Kultura Alternatiboa
Programa ofizialetik kanpo ere badago non aukeratua egunotan. KA, Kultura Alternatiboa izeneko plataformak Energia Olatuak ekimenean aurkeztu zuen urte osorako 100 ekintza kultural alternatibo antolatzeko ideia, eta 20.160 euroko laguntza jaso dute horregatik. Honezkero martxan dago eurek diseinaturiko egitaraua eta musika, antzerkia edota erakusketak biltzen ditu. “Kultura alternatiboa kulturaren %99 da. Merkatuan nabarmentzen diren artistak oso gutxi dira eta besteak izkutuan daude , eta guk Ikusezina den kultura ikusarazi nahi dugu”, dio Jokin Telleria KAko kideak. Izkutuan dauden artista horiekin osatu dute euren 100 ekimeneko programa. “Helburua ekintza hauetan parte hartzen duten artistak eta aretoak KAren sarean sartzea da. Honez gain, artea supermerkatu, denda zein ilepaindegietara eraman nahi dugu. Leku guztiak dira onak artea zabaltzeko”, esan du Telleriak.
KAren programan hurrengo zita Liher eta Aitor Nabarroren emanaldia izango da hilaren 12an Lasarteko Jalgi Kafe Antzokian. Egitaraua www.kulturaalternatiboa.com gunean dago ikusgai.
Zure interesekoa izan daiteke
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.