Belfast, Europa Transit ekimenaren bigarren geldiune
Donostia 2016ko enbaxada ibiltariak, Ipar Irlandako bake-prozesua ardatz duen dokumentala grabatu du.
Europa Transit enbaxada ibiltariak lortu du bere bigarren geldiune honetako helburua eta gatazken lekuko diren edo izan diren beste zortzi hiri europar bisitatuko ditu. Bakearen itsasargiaren ordezkaritzak Ipar Irlandako gatazka ikuspuntu desberdinetatik bizi izan duten sei persona bildu ditu mahai beraren inguruan. Michael Culbert, IRAko kide ohia, Eibhlin Glenholmes, bere garaian bilatuenetako líder errepublikarra, Winston Irvine, loialista, Jackie McDonald, unionisten talde paramilitarretako kide ohia, Lee Lavis, Britaniako Armadako soldadu ohia eta Roger McCollum, Royal Ulster Constabularyko polizia ohia elkartu ditu.
Filosofia-irakaslea den Sira Abenozak uste du gizarteko gatazkarik gehienak elkarrizketa-faltagatik sortzen direla. Ikuspuntu honetatik abiatuta, luzaroan aritu da hainbat jatorritako eta gizarte, ekonomia, eta politika egoeratako pertsonen arteko topaketak antolatzen. Belfastera heldu aurretik Espainian eta Hego Amerikan antolatu ditu topaketak.
Dokumentalean, solasaldi-saio hauetaz gain, Abenozak gatazkaren berriemaile izan ziren kazetariekin eta gertatutakoa zuzenean bizi izan duten hainbat lekukorekin egindako elkarrizketak ere agertuko dira. Gainera, urte liskartsu horietako leku esanguratsuenak bisitatuko ditu.
Europa Transit, bidaia Europako bizikidetzara
Ekimen honen abiapuntua Ceuta izan zen eta bertan immigrazioari buruzko dokumentala grabatu zen, mugaldetan lan egitera ohituta dagoen Sergi Camara argazkilariaren kolaborazioekin. Ceutako CETIn (Etorkinen Aldi Baterako Egonaldi Zentroan) erakusketa bat antolatu zuten, Camararen argazkien bitartez, hiri autonomora heldu berri diren etorkinei mintzatu zitzaizkien iraganean CETIk igarotako eta orain beste leku batzuetan bizi diren immigranteak.
Europa Transit autobusaren hirugarren geldiunea Dresde izango da. Hiri hau Bigarren Mundu Gerrako eszenatoki nabarmenetako bat izan zen eta Europako gizarteak nola erantzuten dion gaur egungo errefuxiatuen auzia izango du aztergai.
Enbaxada ibiltariak egingo dituen dokumental hauek, martxotik aurrera, hilez hil ETBn emango dira. Gainera, hiri bakoitzean, bertako jendearen gestigantzak jasoko dira ikusentzunezko mosaiko digitala sortzeko asmoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.