Mugikorretarako jokoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euroku, Donostia 2016ren mugikorretarako aplikazioa

Donostia 2016k Euroku izeneko jokoa atera du, Hiriburutzari eta Europako kulturari buruzko ezagutza neurtzeko.
Euroku. Argazkia: DSS2016
Euroku. Argazkia: DSS2016

Euroku jokoak hauek bezalako galderak luzatuko ditu: Zenbat urte betetzen dira aurten Shakespeare hil zela? Zein herrialdetan dago Pilsen, 2015eko Kultur Hiriburua? Zein da Hungarian darabilten txanponaren izena? Ez da denbora asko behar erronka honi ekiteko, bi minutu nahikoa dira.

Hirikia kaiaren baitan garatu da Euroku proiektua. Hirikia teknologia berriez arduratzen dan eta herritarren ahalduntzea eta irisgarritasun digitala sustatzen ditu, teknologia eta kulturaren arteko harremanen bitartez.

Hiriburutza eskura

Eurokuren helburuetako bat, Europako Kultur Hiriburutzaren gertakizunak modu jostagarri batean erakustea da. Jokoaren parte diren galdera guztiek (kontzertu, urteurren, pertsonai ezagun, etab.-i buruzkoak) Donostiaren 2016ren proiekturen batekin lotura daukate eta horiei buruzko informazio gehiago lortzeko modua eskaintzen dute.

Euroku ez da ondo pasatzeko jolasa soilik, ikasteko aukera ematen baitu. Gainera, jokoan herritarren parte-hartzea sarituko du eta ekinaren ekinez galderak ondo erantzuten dituzten herritarrek programako egitasmoetarako sarrerak edo produktuak eskuratuko dituzte.

Euroku dss2016.eu webgunean eta Google Play-n eskura daiteke, Android sistemarakko, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (laster App Storen izango da IOS sistemarako).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X