'Sortzaileentzako plaza duina sortu behar da'
Jalgi Euskal Kulturaren Plaza Ibiltaria abian da, eta Aiaraldea Araba eta Bizkaiko hainbat udalerri hartzen dituen eskualdean du lehen geltokia. Maiatzaren 23tik 29ra, hausnarketarako, euskal kulturaren ikusgarritasun eta transmisioaz gogoeta egiteko, eta 65 kultur adierazpenez gozatzeko parada eskainiko du topaguneak.
Ahotseneak, Topaguneak, Bertsozale Elkarteak eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak akuilatu eta bidean hainbat bidaide topatu dituen jaialdiak hausnarketarako bi saio eskainiko ditu Amurrion, maiatzaren 26an eta 27an. Saio monografikootan, “komunikazioa” eta “transmisioa” jorratuko dituzte, hurrenez hurren, aurkezpen eta mahai-inguruen bidez.
Halaber, Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Orozko, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga eta Arakaldo udalerriek hamaika kultur proposamen jarriko dituzte publikoaren eskura, “ohiko eta ezohiko leku eta ordutegietan, plaza berrietara zabaltzeko”: dantza (Elirale, Aiko…), arte plastikoak (Eider Eibar, Irantzu Lekue…), musika (Mikel Uraken, Joseba Tapia, Xabi Solano, Ruper Ordorika, Galder Izagirre…), ikus-entzunezkoak (Asier Altuna, Iratxe Fresneda…), bertsolaritza (Jon Maia, Miren Amuriza…), magia (Kidam magoa…), antzerkia (“Zerura eroria”, “Abeltxuriak”…), literatura (Katixa Agirre, Yolanda Arrieta, Maite Franko…).
Jon Agirresarobe Bertsozale Elkarteko kideak Jalgiri buruzko gure galderei erantzun die.
Bizimodua erabat aldatu zaigu, eta plaza ez da dagoeneko, agian, lehen bezala, denon bilgune… Plaza, sortzailearen eta ikus-entzulearen arteko elkargunea, non dago egun? Non bilatu behar du sortzaileak publikoarekiko harremana?
Plaza da oholtza, sortzaileak publikoari bere lana erakusteko lekua, eta aurrera begira ere hala izan behar luke. Euskal Herrian plazak indarra du oraindik, lekuaren arabera plaza aldatzen den arren, baina, oro har, badu ikusgarritasun arazoa, seguru asko, plaza txikia eta atomizatua delako.
XXI. mendeko kulturaren hiru gabezia nagusiak zerrendatu dituzue Jalgiren antolatzaileek: plaza falta, ikusgarri izateko beharra eta transmisiorik eza. Zer bidetan aurreratu daiteke eremu horietan?
Eragileen arteko elkarlanak lagundu dezake aurrerabideak sortzen; Jalgiren esperientziak, gogoetak batik bat, horretan lagunduko ahal du!
Sortzailearentzat plaza duina sortu behar da. Sormen lana erakusteko formula eta espazio arrakastatsuak behar ditugu euskal kulturgintzan.
Publikoa klabea da plaza duinak sortzerakoan, eta kulturak hedapena behar du publikoari irrika pizteko. Asko dago egiteko: euskal kulturari komunikabideetan eta sare sozialetan eskaintzen zaion tarteak handitu eta hobetu behar dira.
Gainera, transmisioan katebegiak galtzen ari gara, eta soka ez dadila gehiago eten: larria da gaur egungo gazteek aurreko bi generazioek euskal kulturan sortu dutenaren berri ez izatea. Transmisioa bermatzeko baldintzak zein diren adostea da asmoa.
Sorkuntza ugari eta kalitatezkoa dago Euskal Herrian, arteen eta kulturaren esparruan, baina ez da publiko zabalarengana iristen. Sortzaileek ez dute baliabiderik eskura interesdun izan litekeen publikoarengana iristeko edo ez dago hemen egiten denerako interesik? Zerk sortu du sormen lanaren eta publikoaren arteko amildegia?
Lotuta daude bi gaiak: euskal kulturak ez du espazio nabarmenik komunikabideetan eta sare sozialetan. Modu honetan, nekez piztuko dugu herritarren interesa.
Publikoak informaziorik ez badu, nekez sortuko da euskal kultura kontsumitzeko ohitura. Joan-etorriko lana da: komunikabideek ez ezik, kultur munduak ere aldatu behar du komunikatzeko modua, noski.
Izango dute jarraipenik komunikazioari eta transmisioari buruz egingo dituzuen jardunaldietan mahaigaineratzen diren hausnarketa eta proposamenek?
Hori da asmoa: adostasun gehien duten alorrei heltzea. Gogoetak aurrera begirakoa eta praktikoa izan behar du, erabilgarri egingo badugu. Martxan jartzeko moduko neurriak adostea da helburua.
Urtero Euskal Herriko eskualde batean egingo da jaialdia, auzolanean. Zergatik aukeratu duzue Aiaraldea lehen hau egiteko?
“Plaza ibiltaria” deitu diogu aldakorra izango delako. Euskalgintza indartsu dagoelako jo dugu Aiaraldera: komunikazio proiektu indartsua aurkitu dugu bertan.
Sormen jarduera osasuntsuaren erakusgarri, programa zabala aukeratu duzue. Zein ekitaldi azpimarratuko zenukete?
70 ekitaldietan aukeraketa egitea ez da lan samurra. Genero guztietako ekitaldiak daude, Aiaraldeko herri guztietan eta publiko askori zuzendutakoak.

Zure interesekoa izan daiteke
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.