Dantzaren txanda
Zubideak proiektuak diziplina ezberdinak jorratzen dituzten Europako lau kultur jaialdirekin lotzen du Donostia eta asteburu honetakoa, lau zitetan “potenteena” dela dio Saioa Torre proiektuaren arduradunak: “Lyongo dantzaren biurtekoa erreferentea da munduan. Oso eskaintza zabala du, diziplina anitz biltzen ditu, zirkua, akrobaziak, hip-hopa zein antzerki garaikidea. Oso tranbertsala da eta beti da berritzailea. Harritu egiten du”, dio.
Irailean egingo da aurtengo Lyongo jaialdia, baina Donostiak domeka honetan eraikiko du jaialdiarekin zubia. Lyongo zitako zuzendaritza artistikoak Donostiako zitaren antolakuntzan parte hartu du, eta horrela, Frantzian estreinatuko diren zenbait lan han estreinatu aurretik erakutsiko dira hemen. Izan ere, lan horiek koproduzitzen ari da Donostia 2016: “horrek esklusibitatea ematen digu eta horregatik aurreestreinatuko dira hemen, eta gainera pieza horiek nola sortzen dituzten ere erakutsiko diote jendeari, ikusi dezaten ze zaila den horrelako lanak eraikitzea”.
Okendo eta Katalunia plazan eskeiniko dira ikuskizunak. Groupe Acrobatique de Tanger konpainia eta Dennis Plassard eta Yoann Bourgeois dantzariak dira euren lan berriak lehenengoz aurkeztera etorriko diren artistak. Tangerreko konpainiaren kasuan Marokoko betiko akrobaziak antzerki garaikidearekin uztartuko dituzte Halka ikuskizunean eta entseguak ere jende aurrean egingo dituzte. Plassardek aldiz, jendearen parte hartzea eskatuko duen lana aurkeztuko du eta Bourgeoisek Fugue/Trampolin lana, Saioa Torreren hitzetan, “salto egin ostean dagoen lurra ikutu aurreko ingrabitate momentuari garrantzia ematen dion pieza poetikoa”.
Konpainia eta dantzari hauek behin baino gehiagotan eskeiniko dituzte beraien ikuskizunak, goizean hasi eta iluntzea arte. Baina eurenaz gain, Euskal Herriko konpainien eskaintza bilduko du domekako jaiak, Dantzagunean lanean ari diren La Sala, Cielo Raso eta Ertzak konpainien lanak ere ikusi ahal izango direlako. Hooked lana eskeiniko du adibidez, La Sala konpainiak: “Oso la intimoa da da kontzeptualki baina zuzena eta bizia adierazteko moduan”, dio Torrek.
Domekan, goizeko 11etan hasiko da Zubideak Lyon. Dantzaren txanda izango da oraingoa, aurreko bi zitetan Poloniako Wroclaw hiriko Thanks Jimi jaialdiarekin eta Dublingo Bloomsdayekin bat eginda, musika eta literatura jorratu ondoren. Zubideaken azken zita uztailaren 31ean egingo da, Donostia kale antzerkia jorratzen duen Ljubljana hiriko (Eslovenia) Ana Desetnica jaialdiarekin lotuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.
2028rako Veneziako Biurtekoan espazio propioa izateko lanean ari da Euskadi
Hala iragarri du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak eta Kultura sailburuak Venezian egindako ekitaldi instituzionalean. "Aurrera egin nahi dugu, eta gure helburua da euskal sorkuntza artistikoa nazioarteko erakusleiho horretan etengabe proiektatzea", gaineratu du.
"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era
Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.