'Euskaltzaindiak XXI. mendeko testuinguruan kokatu beharko luke araugintza'
Euskara batuaren 50. urteurrenean, Euskaltzaindia Arantzazura itzuliko da urriaren 4tik 6ra, 1968an euskara bateratua abiarazi zuen toki berera. Hiru egunean, 50 adituk euskararen indarguneak eta ahuleziak identifikatu eta etorkizuneko erronkak aztertuko dituzte, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren kariaz antolatutako nazioarteko jardunaldian.
eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango den biltzarrean, adituek hainbat ikuspegitatik begiratuko diote euskara batuari, nola alderdi linguistiko hutsetik hala zenbait gizarte eragilerekin duen harremanaren bitartez, “Euskara batuaren etorkizuneko erronkak komunikabideetan” atalean bezala, esate baterako.
Tarte horretan, osteguneko 16:30etik aurrera, Asier Larrinaga EiTBko Euskara Zerbitzuko buruak “Zenbait gogoeta euskara batuaren araugintzaz EiTBko esperientziatik” hitzaldia egingo du, EiTBko komunikatzaileen ikuspegitik Akademiak XXI. mendean zer erronka dituen azaltzeko.
"Erraldoien sorbaldan" bideoa proiektatu du Asier Larrinagak Euskaltzaindiaren Biltzarrean
Zein da EiTBren abiapuntua 2018an, euskara batuari dagokione
Lehenengo eta behin, EiTBko komunikatzaileek ez dute zalantzan ipintzen euskara batua. Euren hizkuntza euskara batua da, dudarik gabe.
Eta bigarren abiapuntua da ez dela zalantzan ipintzen euskara batu hori arautzeko eskumena Euskaltzaindiari dagokiola.
Zer paper bete du EiTBk euskara batua zabaltzeko eta finkatzeko?
EiTBk erabateko garrantzia izan du euskara batua hiztunen artean ezagutarazten, eta hiztunek onartzeko elementu garrantzitsuenetako bat izan da telebistan eta irratian euskara batua erabili dela.
Eta zein bete beharko luke aurrerantzean, zure ustez?
Uste dut gure kezka ez dela etorkizunean zer gehiago egin dezakegun euskara batua ezartzeko. Orain arte bezala jarraituko dugu.
EiTBren eta EiTBko komunikatzaileen gogoeta da Euskaltzaindiak euskararen araugintza XXI. mendeko testuinguruan kokatu beharko lukeela eta, hedabideen arloari dagokionez, EiTB eta EiTBko komunikatzaileak prest gaude Euskaltzaindiarekin batera XXI. mendeko komunikazioaren ezaugarriak zein diren eta hizkuntzari zelan eragiten dioten aztertzeko.
Eta zein dira XXI. mendeko komunikazioaren ezaugarri horiek?
Bat, oso garrantzitsua, zehaztasuna da. Gaur egungo komunikazioak termino zehatzak behar ditu.
Egunotan, adibide bat jartzearren, Quim Torra Kataluniako presidenteak esan du preso politikoak askatzea exijitzen duela. Euskaltzaindiaren Hiztegian, exijitu baztertzekotzat jotzen da, eta eskatu proposatzen da ordain gisa. Baina kronika politikoan exijitu eta eskatu ez dira gauza bera.
Egungo komunikazioaren beste ezaugarri bat da entzuleak eta ikusleak gure mikrofono eta kameren aurrera ekarri, eta protagonista bihurtu ditugula; areago, gure saioen eduki-sortzaile ere bihurtu ditugula. Hor, erronka da zubiak eraikitzea, pertsona horiek eroso sentiaraztea, hizkuntzak ez eragitea etenik komunikazioan. Horretarako, malgua izan behar da. Jendeari “zu ere gurea zara” esan behar diogu erabiltzen dugun hizkuntzaren bidez.
Zelakoa behar du, zehatza eta malgua ez ezik, XXI. mendeko komunikazioak?
Hitzen testuinguru osoa ere hartu behar du kontuan. Erabaki bat hartzen denean, hitzen ingurune osoa hartu behar da aintzat: kolokazioa, aditzen errejimena… Ez dugu ezer konpontzen hitz bat zehaztearekin.
Manifestazio hitza hor dugu, baina, askotan, jendeak ez daki manifestaziora deitu edo manifestazioa deitu esan behar duen. Edo manifestazioa deitu bai, baina ostegunean edo ostegunerako esan behar da?
Komunikatzaileen premien ikuspegia kontuan hartu behar du Euskaltzaindiak arauak emateko orduan.
Zer harreman dute Euskaltzaindiak eta EiTBk?
Harreman oso garbi bi dituzte. Alde batetik, Euskaltzaindia EiTBko Administrazio Kontseiluko kidea da.
Horrez gain, bion arteko lankidetza hitzarmen bat dugu, eta, horren arabera, lehentasunezko kanal bat dago Euskaltzaindiaren eta gure artean, beraiek guri arauak-eta jakinarazteko eta guk beraiei gure zalantzak helarazteko.
Eta zer eskatzen diote Akademiari EiTBko komunikatzaileek, horrez gain?
Euskaltzaindiari arauak hartzeko eskumena aitortzen zaio, hor ez dago zalantzarik, lehen esan dizudan bezala. Baina komunikatzaileek jakin nahiko lukete arau horien atzean zer dagoen, zergatik hartzen diren erabakiak.
Sasoi batean Etxegarate erabili behar genuela esan ziguten, eta orain Etzegarate esan behar dugula esan digute. EiTBn berehala hasi gara hala erabiltzen, baina arauak sinetsi egin behar dira gero pantailara edo mikrofonora agertzeko. Arauaren atzean zer dagoen jakin behar dugu.
Arabako toponimian itzelezko aldaketa etorri da, izen piloa aldatu du Euskaltzaindiak, eta orain arte Langraiz Oka esaten ibili garena Nanclares Oka deitu behar dela erabaki du. Euskal kronika politikora ere pasatu den terminoa da, Langraiz Bidea hor dago finkatuta. Bada, zer aurpegi geratuko zaio orain ikusle, entzule edo irakurleari Nanclares Bidea esaten hasten bagara?
Erabaki batzuk beste inori begiratu barik hartzen ditu Euskaltzaindiak, eta feedback apur bat ere eskatzen diote komunikatzaileek Akademiari. Langraiz oso ondo finkatutako toponimoa da, atze bat daukana kronika politikoan, eta paper zahar batzuetako lekukotasun bakana ez zait pisuzko arrazoia iruditzen hori aldarazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu
Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.
Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Donostiar artistaren “nazioarteko proiekzioa eta arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriak” aitortu ditu sariaren epaimahaiak. Uztailean emango diote golardoa, Maddi Alberdi San Martin Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazleari bezala.
Alejandro Gonzalez Iñarrituren hitzaldia astelehenean BBK Aretoan, 'Carne y Arena' erakusketaren inguruko jardueren barruan
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragarri daude jada, doan. Mexiko eta AEB arteko mugako migratzaileen eta errefuxiatuen esperientzia eta testigantzetan oinarritutako 'Carne y Arena' murgiltze esperientzia EITBko 5. platoan dago ikusgai martxoaren 16tik ekainaren 20ra arte.
2028rako Veneziako Biurtekoan espazio propioa izateko lanean ari da Euskadi
Hala iragarri du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak eta Kultura sailburuak Venezian egindako ekitaldi instituzionalean. "Aurrera egin nahi dugu, eta gure helburua da euskal sorkuntza artistikoa nazioarteko erakusleiho horretan etengabe proiektatzea", gaineratu du.