''Euskara sustatzeko''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltzaindiak eta Espainiako Senatuak hitzarmen bat sinatu dute

Argitalpenak argitaratzea, lege testuak itzultzen laguntzea eta Espainiako Estatuko hizkuntza ondareari buruzko erakusketa bateratua antolatzea dira testuak biltzen dituen egitasmoetako batzuk.
Sinadura ekitaldia. Senatuko bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Euskaltzaindiak eta Espainiako Senatuak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Espainiako Senatuak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute "Espainiako estatuko hizkuntza-ondarearen ezagutza handiagoa sustatzeko eta kultura-aniztasunarekiko errespetua ahalbidetzeko, gizarte-kohesioan eta bizikidetzan sakonduz", Akademiak azaldu duenez.

Hitzarmenaren arabera, Senatuak eta Euskaltzaindiak errazago izango dute elkarren artxiboak, liburutegi eta dokumentu funtsak erabiltzea, eta argitalpenak batera argitaratzea erabaki ahal izango dute. Horrez gain, garrantzi bereziko lege testuak itzultzen eta euskararen erabilera zuzena sustatzen lagunduko dute, materialak  hizkuntza horretan sortuz, bai formatu digitalean, bai paperean.

Ander Gil Senatuko presidentearen aburuz, hizkuntzak "gure historiaren isla dira, eta herri bat batzen duen adierazpenik bizi eta ederrena. Gure hizkuntza aniztasuna, Konstituzioan jasoa eta babestua, guztiona den ondarea da, eta denoi dagokigu babestea. Balio sozial eta kultural handia du, eta ezin da inola ere jaurtitzeko arma bihurtu".

Andres Urrutia euskaltzainburuak, bestalde, adierazi du akordio honen bidez esparru erkideak sortu nahi direla "euskararentzat eta Espainiako Estatuan hitz egiten diren beste hizkuntza batzuentzat".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X