Enmaren bila / Looking for Enma / À la recherche de Enma / Buscando a Enma
Ba al duzue Carlota Peredaren berri? Ez? Ba konpondu beharreko asuntoa da. Lehenbailehen. Damutu aurretik, damutuko zarete eta. Lehen baino berandu hasiko zarete damu-kolpeka, minik hartu arte.
Zoazte Filmin plataformara eta ikusi 2019an Goya saria merezi zuen Cerdita izenburuko film laburra. Bertan, gorputzak eta arimak kiskaltzen dituen udako eguzkipean, mendekuaren gustu gozoa dastatuko du denek fisikoki eta psikikoki astindutako kiloak eta kiloak soberan dituen neskak.
Sar zaitezte helbide honetan eta Carlotak irudiarekiko, zinemarekiko duen atxikimendua zertan datzan antzemango duzue. Leituko duzue, hor nonbait, pandemia garaian on line burutu zen Estatu Batuetako Sundance zinemaldi garrantzi handi-handikoak kariño osoz mimatu egin zuela labur hori abiapuntutzat hartuta Carlotak eta bere lantalde adoretsuak sortu zuten luzea, zinema genero guztien arteko mugak hausten zituena, atrebentzia harrigarriaz jokatzen zuena.
Sundance hura on line izanik, AEBetako ikusle guztiek izan zuten aukera sarean sartzeko, zegokion sailean sakatzeko eta Cerdita (luzea) ikusteko. Mila, milioi izan ziren klikak eta ikaragarriak aldeko kritikak.
Seguru zuen buruari galdezka hasi zaretela dagoeneko, zer dela eta Carlotarekiko jakingura/behar hori? Ez al dira komentatutakoak aspaldiko kontuak?
Bai, baina akaso, igual, agian, batek daki, periodikuetan honako iragarki hau irakurri duzue: "Film baterako Euskadin bizi den 8 eta 10 urte bitarteko neska baten bila ari da bertako ekoiztetxe bat". Gipuzkoan urriaren amaieran hasiko den filmaketan hartuko du parte aukeratuak, filma fantasiazko beldurrezko generoaren barruan kokatzen da. Castingean parte hartzeko, gaur egungo argazki bat, aurkezpen-bideo bat, jaiotza-data eta bizilekua bidali behar dira castingficcion22@gmail.com helbidera.
Ba justu luze hori Carlota Peredaren bigarrena izango da. Euskal Herrian filmatzekoa denez, gurera da etortzear laster batean istorioa non kokatu erabaki behar dutelako berak eta lantaldeak. Bide batez, Gipuzkoara iritsi orduko jauzi egingo du Lapurdira Cronenbergen Crimes of the Future zeluloidezko amesgaiztoa ikusi nahi baitu. Lehen baino berandu. Ezin apartatu burutik desira ilun hori…
Un regalo para Ane du izenburu filmak. Baina bila dabiltzan neskatoa ez da Ane hori. Neskatoak Enma du izena… Eta ezin dugu gehiago kontatu…
…Filmaren argudioaz.
Beste gauzez bai. Esaterako, ekoizleez mintza gaitezke. Eskarmentu handikoak dira eta merezi dute aipu. Alde batetik, Filmax dugu. Espainiako terrorea ezingo genuke ulertu, ezin da aztertu eta txalotu Filmax izena ahoskatu gabe. Bestaldetik, Bixagu Entertaiment ekarri behar dugu argitara. Donostian da kokaturik eta zinemaldi ugari korritu izan dituen Iñaki Gomez da fundatzailetako bat, bestea negozio kontuetan ibilbide bikaina duen Pablo Echart delarik.
Un regalo para Ane-ren protagonista nagusiak antzeztuko dituzten aktoreak ospetsuak dira arras eta ofiziokoak baina ezin dira aipatu, sekretupean daudelako izenak. Jakin badakigu, ordea, filmak beharrezkoa duen argia nork sortuko. Adi izan: Rita Noriega! Almodovarrekin lan egina da, bai, baina guretzat asko esanguratsuagoa zera da, Maider Oleagaren Kuartk Valley-en izan zen argazki zuzendaria
Eta zergatik hautatu du Euskal Herria kokapen Madrilgo Chamberi auzoan bizi eta orain arte Extremaduran filmatu duen Carlotak, banpiroak maite dituen zinemagileak? Ba justu, berak esanda, Tradizioa eta Modernitatea uztartuz, bizitzeko dugun abileziagatik.
Hamar urte izango banu, ilusioz blai aurkeztuko nintzateke Un regalo para Ane horretan Enma izateko. Benetan diotsuet.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.