2022ko Adarra Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Joseba Tapia musikari eta trikitilariak jaso du 2022ko Adarra Saria

Joseba Tapia
18:00 - 20:00
Joseba Tapia musikari eta trikitilariak jaso du 2022ko Adarra Saria
Joseba Tapia musikari eta trikitilariak Donostiako Udalak urtero ematen duen Adarra saria jaso du gaur arratsaldean bere ibilbide musikal luze eta aldakorragatik. Victoria Eugenia Antzokian saritu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Linguae Vasconum Primitiae" euskaraz inprimatu zen lehen liburuak azken eguna du Euskal Herrian

Bernat Etxeparek 1545ean idatzitako lana, euskaraz argitaratu zen lehen liburua, Bordelen izan da ikusgai. Frantziako Liburutegi Nazionalak du liburuaren kopia bakarra, eta azken hiru hilabeteetan Baionako Euskal Museoan izan da ikusgai. Hainbat erakundek eta hautetsik bertan uzteko eskatu badute ere, Parisko liburutegira itzuliko da, hiru urtez ilunpean gordeta edukitzeko.

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X