Irailak 30 - urriak 2
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getxoko Komiki Azokak 40 erakusmahai eskainiko ditu asteburuan

Bizkaiko udalerriko azokak aurkezpenak, solasaldiak eta egileen sinadura saioak ere prestatu ditu, besteak beste MAX, Ana Oncina eta Emilie Bravoren eskutik.
Getxoko 2018ko Komiki Azoka. Argazkia: Getxoko Kultur Etxea.
Getxoko 2018ko Komiki Azoka. Argazkia: Getxoko Kultur Etxea.

Getxoko Komiki Azokaren 20. edizioa egingo dute asteburu honetan, irailaren 30etik urriaren 2ra, eta bertaratzen direnek eskura izango dituzte Max, Nuria Tamarit, Emile Bravo eta beste hainbat egile ezagun eta 40 saltokiz osatutako eremua.

Auzoan lanak egiten ari direla eta, ohiko kokapenetik Santa Eugenia plazara eta Ibaiondo kalera eraman dute Azoka aurten, Romon.

Guztira, 40 saltoki paratuko dituzte, eta bertan erosi ahalko dira azken berritasunak, komiki zaharrak eta bildumazaleen aleak, antolatzaileek azaldu dutenez.

Romoko Kultur Etxean, gainera, bestelako jarduerak egingo dituzte: aurkezpenak, solasaldiak, hitzaldiak, mahai inguruak, proiekzioak, ikastaroak eta Mamut argitaletxeari buruzko erakusketa, komikiak umeei gerturatzeko egin duen lana gizarteratzeko.

Aurtengo gonbidatuen artean izango dira MAX, Ana Oncina, Emile Bravo, Genie Espinosa, Fernando de Felipe, Nuria Tamarit, Agustina Guerrero, Isaac Sanchez, Artur Laperla, Rober Garay, Jaime Martin, Jesus Alonso Iglesias, Susanna Martin eta Sara Morante.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X