Agur, estralurtarrak; denok gire auskalo zerk eginak… eta Orfeoia Goya sarietan.
Baditugu datak. Baditugu lekuak. Berlinalekoak. Berlin aldean lehia eta gozamen osoan ibiliko diren Estibaliz Urresola Solagurenen eta Amat Vallmajor del Pozoren pelikulak non eta noiz badakigu, dagoeneko.
Badakigu oraintxe arte ez genekien kontu bat ere, Donostiako Orfeoia presente izango da larunbat honetan banatuko diren Goya sarien zeremonian.
Sevillako agertoki gainean? Ez, presente musikaren norgehiagokan. Izan ere, egunotan gure lurralde historikoetatik kanpoan diren irratietan behin eta berriro entzuten eta goraipatzen dira zinemarako musika sortzen duten Euskal Herriko hainbat egileren lanak. Esaterako, asteazkenaren gauerdian luze mintzatu ziren Aranzazu Callejak Iratin eginiko soinu eta doinu ikerketaz. Ordu txiki horietan esna geundenok zera deskubritu genuen musikari eskainitako irrati berean, Joseba Beristainen Unicorn Warseko soinu bandan, haize-tresnez eta elektronikaz beteriko horretan, Donostiako Orfeoia aditzen da kantari, basoko espirituei ahotsa emanez…
Sevillatik bueltan Berlin aldera joko dugu. Bertan, larunbatean, hilak 18, usadiozko zinemaren mugak onartzen ez dituen Amaten Mision a Marte ikusgai izango da bera bezalako beste frankotiratzaile hainbatek sorturiko Woche der Kritik (Kritikarien astea) proposamen basa eta independentean. Bere soinu bandan Hertzainak taldearen aspaldiko maketak dituen zuri-beltzezko atrebentzia martziano hau Gauerdiko Metabolismoa izen kurioso eta arras egokia duen zine espazioan kokatu dute aukeratzaileek. Berezi-berezia, espezial-espeziala, inoren aurrean amore ematen ez duen Hackesche Höfe Kino aretoan izango du nazioarteko estreinaldia okina eta Elias Querejeta Zine Eskolako ikaslea den Amaten lehen luzeak. Berlinen bazaudete, jakin ezazue bertaratzeko Postdamer Platzen hartu beharko duzuela metroko U2 linea eta Alexander Platzen aldatu Hackescher Markterako noranzkoan.
Cuerdas bere laburragatik non eta Clermont-Ferranden Aipamen Berezia jaso berri duela, Estibaliz Urresola Berlinaleko Sail Nagusian da lehian. Hilaren 22an ikusiko da lehenbizikoz munduan bere 20.000 especies de abejas. Non? Zoo Palast zinema jauregian. Hamarkadetan zehar areto hori izan zen Berlingo zinemaldiaren egoitza. Budapester Strasserekin bat egiten duen Ku´dam hiribidearen puntan dago. Hurbilean, tren geltoki nagusia, zoologiko sona handikoa eta Bigarren Mundu Gerrak suntsituriko Gedächtnis-Kirche (Memoriaren Eliza, hots) horren hondakinak. Hurbilean, plaza maitatua, non 2016ko Gabonetako merkatuan terrorista batek giza sarraskia eragin zuen…
Horiexek Berlinale gurearen datak eta lekuak, baina bitartean… presta zaitezte estralurtarren bisitaldirako.
Antza, Euskal Herriko Iparraldetik sartuko dira gurean, Kanaldude izeneko eta izaneko kultur, ikuskizun eta arte eragile eta suspertzaileeK bitarteko elektronikoak eta AAkoak maisuki erabiliz. Burutik batere sano (eskerrak) ez den Jokin Etcheverriaren gonbita onartu bide dute. Jokinen berri ez baduzue, ez zaudete multibertsoan.. Ekoizle moduan ibili da Irati, Akelarre, Nora eta Agur, Etxebeste! pelikuletan. Parisen estreinatu zuen Eugène Greenen Atarrabi eta Mikelats zehaztezin suertatzen den zine mirari deabruzkoa eta gauza da Lapurdiko soro batean Aita Noel eta Olentzeroren arteko borrokaldia antolatzeko eta horren inguruan festa, aldarrikapena eta filmaketa uztartzen.
MUAK E.T du izenburu hamaika kanaletan eta Sarean barna bihurri/ganberro/metafisiko/politiko eta sozial dabilen sei/zortzi ataleko websail honek, Bilboko Media Attack estudioan, Donostiako lorategi ederretan eta Filadelfiako kale estu eta kutre batean filmatu izan zenak.
Konplize du ekimenak kategoria altuko zein majo baxuko jendea, hala nola Camille Chopin argazkilaria, Ziomara Ormaetxe koreografoa, Ane Abarrategi, ekintzailea. Ekintzailea izateaz aparte, futuristatzat azaltzen du Anek bere burua. 'Futuristatzat'?! Jakina, nola bestela? Estralurtarren bisitaren zain baldin bagaude, etorkizunaz kezkatzeaz gain, aipaturiko multibertsoan biziak har ditzakeen forma, itxura, testura desberdinen inguruko hausnarketa egin beharko genuke, ez duzue uste? Bada, horretan dabil Ane, maiz konpainia ederrean, sarri bakardadean ere.
Are, etorkizunaz ari bagara, maite ditugun literaturak eta zinemak proposatu dizkiguten begiratzeko moduetatik haratago jo beharko genukeela uste du futurista horrek… Baina horretaz zuen iritzia osatzeko, sail osoa, nire irudiko, ikusi behar. Bertan, rapeko, hip-hopeko bertsotan, Muzker musikaria…
Berlinen zein Sevillan, multibertsoko zulo beltzetan nola, euskal jendea builaka, bazterrak nahasten, pantailak okupatuz, estralurtarren esperoan. Eta Donostiako Orfeoia kantari non eta Adarbakarreko gerratan. Agur t´erdi, Unibertsoko izaki guztiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.