Erdipurdiko filmen balio ezin ukatuzkoa
Maiz estreinatzen dira gurean antza baliorik gabekoak diren filmak. Sarri inori interesatzen zaizkiola ematen du. Inori ez. Ez erosi dituzten banatzaileei, ez beren aretoetan txoko txiki-txiki-txiki batean usteltzen uzten dituzten programatzaileei. Ezta kasurik egingo ez diegun balizko ikusleei ere.
Askotan, zer pentsatu handiagoa ematen du egoera horrek, eta zure buruari galdetzen diozu, harridura osoz, egin zutenek ere ilusioz, gogoz eta diru/sarrera leihatila konkistatzeko anbizio zilegiz asmatu eta burutu zuten eta ez, ematen duen legez, ganoragabe, axola gutxiz, jende fin askoren lana kasik mespretxatuz.
Baina ez pentsa, balio urrikoak diruditen filmetan ere bada zer aurkitu, zer gozatu, zertan hartu axola. Hori bai, ausarta izan behar, presto izan behar. Hautu zehatza egin behar. Film horietan ez baituzu bilatuko Indiana Jonesik, ezta ezinezkoak izan arren heroiek bete egiten dituzten misio horietakorik. Are, hemen ez da izango goi mailako eztabaidarik eragingo duen zeluloidezko erronkarik.
Alta, ausardiaz jokatuz gero, zin degizut saririk, golardorik, jasoko duzula.
Adibiderik nahi? Ba, jar dezagun The Portable Door/La puerta mágica. Klase handiko sortzaile makina batek egina da. Ekoizpen lanetan, Jim Hensonen ondorengoak. Ez ahaztu Jim Henson maisu handia txotxongilolari markaz kanpokoa izan zela, The Muppets-en asmatzailea, David Bowierentzat Labyrinth hartako kreaturak eta ezkutuko pasabide guztiak irudikatu zituena….
Ez, gainbegirada batez, ez zirudien The Portable Door/La puerta mágica horrek huskeria izan behar zuenik. Maite eta errespetu handia diegun aktorez gainezka zen aktoreen zerrenda, hala nola Christophe Waltz eta Sam Neill. Kamera atzean, berriz, gure gogoko-gogokoa den Modern Family telesailean trebatu zen Jeffrey Walker australiarra. Pelikularen estiloari buruz, zer esango dizut? Bada, Harry Potter bera baino lehenago existitzen ziren fantasiazko kontakizunetan behin baino gehiagotan aurkitu izan ditugun manerak daudela pantailan. Gehi hain ero, hain ganberro, hain azti moduan jokatzen dakien Terry Gilliamen hainbat filmetan inspiraturiko uneak. Terry Gilliam? Bai, Monty Python kuadrillakoa, Brianen bizitza-ren gidoia idatzi zuena, Brazil atrebentzia haren zuzendaria….
Majo ematen zuen, paper gainean pelikulak. Paperean, bai. Pantailan, berriz, ez hanka, ez buru, ez buztan, ez bihotz ezin genion aurkitu. Bilatzen gogor saiatu arren, gutako askori Britainia Handia fantasiazko lurraldetzat jotzen baitugu. Lewis Carrollen garaietatik gaurko eta biharko egunetaraino.
Alta, goian esandakoa, idatzitakoari helduko diot: gure esfortzuak ordaina izan zuen, ordain gozoa. Inor gutxik erreparatu ez zion pelikula honi erreparatzegatik, Tom Holt idazlearen berri izan genuen. Eta berri baliotsua izan zen, zinez.
Tomen lanak ez dira ez euskarara ez frantsesera ez espainolera ekarriak; beraz, ingelesez irakurri behar. Baina ingelesez jakinez gero, ez galdu aukera egundokoak baitira, pelikularen iturri eta oinarria izan zen The Portable Door barne. Pena da: gidoia idatzi zuenak eta filma sortu zutenek ez zuten asmatu liburuari darion ironia nagikoa zineman islatzen.
Baina guk jasotako saria ez zen bakarrik Tom Holten liburua, baizik eta Tom Holt bera. Gizakume berezia. Bitxia. Xelebrea. Ingeles makina bat izan ohi diren, diren eta izango diren bezain eszentriko eta harrigarria. Aipaturiko Lewis Carrollem, Tolkienen, Edith Sitwell eta Sir Arthur Conan Doyleren enbor eta tribu berekoa.
Frogarik nahi? Londresen jaioa, Oxforden ikasi zuen. Hizkuntzak Ingeniaritza? Filosofia? Arte Ederrak? Arkitektura? Ez. Antzinako Greziaren laborantza eta billar jokoaren artea! Gero zuzendaritzari ekin zion eta, bukatu orduko, benetan dizut, hildakoen eskubideetan espezializatu zen. Normalagoak diren zerga kontuetan ere, 1995erako hori guztia bertan behera utzi zuen eta idazteari ekin zion. Hamaika liburu ditu, ziento bat artikulu. Umorez gainezka. Umore maltzurrez gainezka. Izugarria da Tom. Margaret Thatcheren inguruko biografia ere idatzi zuen eta, diotenez, Margaretek berak algara bizian irakurri…
Ikusten? Axola barik programaturiko pelikula hutsal batean ere altxorrik bila dezakezu… ausart nahikoa bazara.
Zure interesekoa izan daiteke
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.