Dantza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Filipe Oihanburu dantzari eta koreografoa zendu da

102 urterekin hil da Oihanburu, Biarritzeko bere etxean, Etorki kantu eta dantza taldearen sortzaile eta zuzendaria.
Filipe Oihanburu. Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan CC by-sa
Filipe Oihanburu. Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan CC by-sa

Filipe Oihanburu dantzari, koreografo, musikari eta idazlea zendu da, Biarritzen, 102 urte zituela. Haurtzaroa Montevideon eta Parisen pasatu eta gero, Oihanburuk Biarritzen ezarri zuen bizilekua 1939an. 1944tik aurrera Oldarra taldea (Olaeta izena izan zuen lehenengo) zuzendu zuen, eta 1953an Etorki ballet eta abesbatza sortu zuen, "30 urteko abentura handi bat", Eneko Bidegain kazetariak "Bidegileak" bilduman Oihanbururi eskainitako alean esaten denez.

Nazioarte mailako hainbat bira egin zituen Etorkik (Amerika, Londres, Sobietar Batasuna, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, Iran, Belgika…), diasporaren gosea elikatuz askotan, Oihanbururen piezak oholtzaratzen.

Etorkiren bidea bukatutakoan, irrati esatari lanetan ere jardun zen Oihanburu, eta 1984an euskal deituren hiztegia argitaratu zuen. 1992an, bere izena daraman abesbatza amateurra sortu zuen.

2021ean, ehun urte bete zituenean, Biarritzeko Urrezko Domina eman zioten.

Zure interesekoa izan daiteke

DAPRO Durangoko Azokaren ekimena
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Azaroaren 25ean eta 26an izango da DA! PRO topaketaren zazpigarren edizioa

Sortzaileen eta eta programatzaileen arteko elkargunea eskaintzen du Durangoko Azokaren ekimen honek.  Familia ikuskizunen egileek eta musikariek euren proposamenak aurkeztuko dituzte kultur zein euskara teknikari, liburutegietako dinamizatzaile eta jai-antolatzaileen aurrean, azaroaren 25ean (familia ikuskizunak) eta 26an (musikariak), Durangoko Bizenta Mogel liburutegian.  Familia ikuskizun hauek aurkeztuko dituzte: Oñatiko Algaraz ikuskizun elkartea (Potx eta Lotx Lagunekin topa!), Josan Aramayo (Kanutoren Anaia), Lanku (Txepeldunak haurrentzako bertso antzerkia), Lanku (Teilatupean), Lanku (Bertso garbitzailearena), GRAMA Kolektiboa (Erresinolaren Kantua), Euskal Barrok Ensemble (Xirribit) eta Zurrunka Teatro (Pulcinella Txio-Txinela). Parte hartuko duten musikariak, berriz, hauek izango dira: Sueder, Sara Zozaya, Gartxot, Jonkass, Hondora, Ilargi, Maialen Ibarra, Uxue Kerejeta, Euskal Barrok Ensemble eta Maider. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X