2025eko maiatzean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cirque du Soleilek "Corteo" taularatuko du Iruñean

Konpainiak zortzi emanaldi egingo ditu Nafarroa Arenan, 2025eko martxoaren 7tik 11ra.
'Corteo', Cirque du Soleil. Argazkia: Maja Prgomet
'Corteo', Cirque du Soleil. Argazkia: Maja Prgomet

Cirque du Solei konpainiak Corteo ikuskizuna oholtzaratuko du Iruñean, Nafarroa Arenan, 2025eko maiatzaren 7tik 11ra. Daniele Finzi Pascak zuzentzen duen lana Montrealen estreinatu zuten, 2005eko apirilean.

Corteo hitzak segizioa esan nahi du italieraz, eta ikuskizuna "pailazo batek asmatutako jarraigoa da. Pailazoak bere hileta irudikatuko du, inauteri giroan".  

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 44 eta 232,50 euro arteko prezioetan (35 eurotik aurrera, 12 urtetik beherakoentzat).  

Konpainiak emanaldi bat egingo du asteazken, ostegun eta ostiralean (20:30), hiru larunbatean (12:30, 16:30 eta 20:30) eta bi igandean (12:30 eta 16:30).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X