Performancea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juana Doloresek '*HIT ME IF I'M PRETTY* o la princesa moderna' lana estreinatuko du Bilbon

Kataluniar idazleak "misoginia estrukturalari buruzko manifestu feminista komunista bat" taularatuko du larunbat-igandeetan La Fundición aretoan.
Juana Dolores. Argazkia: Amanda G. Eleuterio.
Juana Dolores. Argazkia: Amanda G. Eleuterio.

Juana Dolores kataluniar poeta eta antzerkigileak *HIT ME IF I'M PRETTY * o la princesa moderna antzezlana aurkeztuko du asteburuan, Bilbon. Bi emanaldi egingo ditu, larunbatean eta igandean, La Fundición aretoan.

Espazio horrek ohar batean azaldu duenez, artistaren bigarren obra da, bera da protagonista eta "misoginia estrukturalari buruzko manifestu feminista komunista" da. 18 urtetik gorakoei bideratuta dago ikuskizuna, "indarkeria, sexu-eduki esplizitua, hitz iraingarriak eta gogaikarriak izan daitezkeen soinuak" baititu.

Emanaldian, Doloresek "printzesa moderno bat" gorpuzten du "emakumeen gaitzespena, indarkeria eta matxismoa salatzeko", La Fundición espazioak azaldu duenez.

Doloresek bi poesia liburu argitaratu ditu, Bijuteria (2020), Maider Ramirez Martinek Girgileria (Katakrak) izenburuarekin euskaratua, eta Rèquiem català. I si una nacida desfilant per una catifa vermella (2023).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X