Sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkar Fundazioak Zenbat Gara Elkartea eta Kanaldude telebista saritu ditu

18:00 - 20:00
Elkar Fundazioak Zenbat Gara Elkartea eta Kanaldude telebista saritu ditu
2025eko Ibilbideari Elkar saria Zenbat Gara elkarteari ematea erabaki du Elkarrek, eta 2025eko Proiektuari Elkar saria Kanaldude telebistak jasoko du. Ekainaren 3an, 18:30ean, Kafe Antzokian, Bilbon, emango dira sariok.

Zure interesekoa izan daiteke

DURANGOKO AZOKA KARTELAK
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Durangoko Azoka iruditan: karteletik unibertso bisualera

Sei hamarkadan, hamaika modutara ekarri da iruditara Kulturaren Jaialdia, 1965ean Andreu Uriarte durangar artista plastikoak Durangoko Azokari lehenengoz irudia jarri zionetik aurten, 60. ediziorako, Iratxe Reparaz arte zuzendariak “kartel infinituak” sortu dituen arte. Patri Laiseka Gerediaga Elkarteko kideak gidatuta, bidaia bat egin dugu arte plastikotik diseinu grafikora joan-etorria izan den kartelaren bidetik. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ohorezko Lauaxeta saria Benito Lertxundi eta Jose Anjel Irigarairi eman diete, "Bizkaia maite" kantagatik

Bizkaiko Foru Aldundiak 2025eko Lauaxeta sariak banatu ditu astelehen honetan. Ohorezko saria Benito Lertxundi abeslariari eta Jose Anjel Irigarai idazleari eman diete, Bizkaia maite kantaren euskal kulturari egindako ekarpena aitortuz. Bi saridunak ez dira ekitaldira bertaratu ahal izan, eta Olatz Zugasti abeslariak, Lertxundiren bikotekide eta lankide artistikoak, jaso ditu, biak ordezkatuz.

Gehiago ikusi