Raul de la Fuentek eta Amaia Remirezek jasoko dute Vianako printzearen saria
Raul de la Fuente eta Amaia Remirez zinemagileek, Kanaki Films ekoiztetxearen sortzaileek, Kulturaren Vianako printzea saria jasoko dute.
Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluari dagokio saria ebaztea, eta goizean bildu da batzorde hori lantegi horrekin, Nafarroako Jauregian; bilera bukatutakoan, Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak eman du erabakiaren berri, prentsaurrekoan.
"Ikusteko eta kontatzeko deserosoenak diren errealitateak irudiekin kontatzeko duen modu bakarra eta nazioarteko merkatu eta jaialdietara proiektu dokumentalak aurkezteko duten erabakimena" azpimarratu ditu epaimahaiak.
Kanaki Films ekoiztetxearen azken lana "Los Williams" (2024) da, Iñaki eta Nico Williams Athletic Clubeko jokalarien egunerokoa bi urtez jarraitu duen dokumentala; aurretik egindakoak dira "Maldita" Bózo Vrèco bosniar artista iraultzaileari buruzkoa (film labur dokumental onenaren Goya saria) eta "El infierno" (2020), adingabeak eta adindunak batera kartzelatzen dituen Freetowngo espetxe batean filmatutako pelikula.
IRAKURRI RAUL DE LA FUENTERI EGINDAKO ELKARRIZKETA
Raul de la Fuente: '‘El infierno’ bihozminaren erroetan barneratzen da'
"Beste egun bat bizirik" (2018), animaziozko film onenaren Goya saria eta Oscar sarietarako aurrehautaketa ekarri zien pelikula, Ryszard Kapucinski Poloniako gerra kazetariaren autobiografia da. Ekoiztetxeak, gainera, "La fiebre del oro" (2017), "Yo no soy bruja" (2015) eta "Minerita" (2013) pelikulak egin ditu; azken horrek Boliviako meatzeetan lanean diharduten emakume eta neskatoen egunerokoa erakusten du.
Sari horren helburua da Nafarroarekin lotura berezia duten pertsona edo erakunde garrantzitsuek kulturaren edozein esparrutan egindako lana aitortzea, eta 20.000 euroko diru ekarpena egiten du. Golardoa ekainaren 14an jasoko dute, Hiriberrin.
Halaber, Talentu Artistikoa Sustatzeko 2025eko Saria Ane Sagües Abadek jasoko du "sortzaile gisara egindako ibilbide bikainagatik eta antzerkiaren gaineko begirada berritzaileagatik". Kontseiluak bederatzi hautagairen artean aukeratu du Sagües Abad.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.