6. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurelia Arkotxa omenduko du Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak

Ekainaren 7an egingo dute kultur topaketa Lapurdiko herrian, seigarrenez, "Euskaraz bagara" lelopean. 43 argitaletxe, diskoetxe eta autoekoizle izango dira, iaz baino lau gehiago.
Sara Zozayak kontzertua eskainiko du Azokan
Sara Zozayak kontzertua eskainiko du Azokan

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren seigarren edizioa ekainaren 7an izango da, Lapurdiko kostaldeko herrian. "Euskaraz bagara" lelopean, Aurelia Arkotxa poeta, ikertzaile, irakasle eta euskaltzain osoa omenduko du kultur hitzorduak.

Guztira, 43 argitaletxe, diskoetxe eta autoekoizle izango dira 120 metro koadroko eremuan, iaz baino lau gehiago.

Lehen ekitaldia, Arkotxak jasoko duen omenaldia, 10:00etan izango da, eta bertso eta marrazki saioa, rol jokoak, liburu aurkezpenak (Garbiñe Ubeda, Celine Mounole, Joxe Auxtin Arrieta, Ainhoa Urien), ipuin kontaketak eta kontzertuak izango dira gero: Ekhi Lambert, Sara Zozaya, Madame Birrots eta Esanezin.  

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X