Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Esnaola Agirre musikariak eta Xabier Etxeberria Mauleon filosofoak jaso dute Eusko Ikaskuntza saria

18:00 - 20:00

Esnaolak (Tolosa, 2000) Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria 2025 jaso du ‘LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez’ lanarengatik. Xabier Etxeberria Mauleonek (Arroitz, 1944), Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria. 

Kulturari buruzko albiste gehiago

teaser Karmele nueva película de Asier Altuna
con Jone Laspiur y Eneko Sagardoy
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Karmele' Asier Altunaren film berriaren trailerra, esklusiban

Karmele Asier Altuna zuzendariaren (Amama, Aupa Etxebeste!, Agur, Etxebeste) film luzea urriaren 10ean estreinatuko da. EITBren parte-hartzea duen filma Donostiako Zinemaldian ikusiko da lehenago, nolanahi den, Sail Ofizialaren barruan baina lehiatik kanpo, proiekzio berezi batean. Fikziozko filma Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta dago, Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy ditu protagonista eta Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran daude antzeztaldean.

Gehiago kargatu