Durangoko Azokako hamar bisitaritik bederatzik erosi egiten dute
Siadeco ikerketa etxeak Azokara bertaratzen diren sortzaile, eragile eta bisitarien profila eta portaera ikertu zuen iaz, 2024ko edizioan. Euskara eta euskal kultura bultzatzea da joateko arrazoi nagusia, eta iaz, batez beste, 55,19 euro gastatu zituzten bisitariek.
Durangoko Azokako bisitari gehien-gehienak euskaldunak, kulturazaleak eta 45 urtetik beherakoak dira. Datu horiek azaleratu ditu Siadeco ikerketa aplikatuen etxeak 2024ko Durangoko Azokan eta haren ondoren sortzaileei, eragileei (diskoetxe, argitaletxe eta abarri) eta bisitariei eginiko galdeketak.
Sortzaileei online egindako 110 galdetegi, eragileei egindako 83 eta bisitariei aurrez aurre egindako 800 aztertu ostean, horren emaitza aurkeztu du gaur Siadecok Durangoko Azokan bertan, Gerediaga Elkartearekin batera.
Bisitarien “euskaraz sortutako kulturgintza hauspotzea” jo dute Durangoko Azokara joateko zio nagusitzat, eta partaideek azpimarratu dute “fidagarritasun ekonomiko sendoa” duen ekimena dela, eta “kontsumo palanka” gisa ere funtzionatzen duela urte osoari begira; hots, horren eragina ez dela lauzpabost egunera mugatzen, ezpada aurrerago erosiko denerako erreferentzia gisara balio duela.
Sortzaileek, bestalde, “garrantzi handia” aitortzen diote Azokari, nahiz eta ikerketak agerian utzi duen urria dela horien profesionalizazio maila (% 20k bakarrik dute sorkuntza lanbide bakartzat eta % 55,5i diru-sarreren % 20 baino gutxiago etortzen zaie sorkuntzatik).
Durangoko Azokako bisitarien % 92 euskal hiztunak dira, % 58,1 emakumezkoak eta bi heren 45 urtetik beherakoak (galdeketa 16 urtetik gorakoei egin diete). Batez beste, 55,19 euro gastatzen dituzte pertsonako, 2018an egindako ikerketa batek erakusten zuena baino % 11 gehiago. Kontuan hartu behar da, baina, zazpi urteko tarte horretan % 22 igo dela KPIa.
Kontsumo ohiturei helduta, bisitarien % 89,6k erosi zuten zerbait iaz Durangoko Azokan; erosleen % 19,9k Landakon eskuratu zituzten urte osoan erosi zituzten euskarazko liburu guztiak, eta, musikari begira, erosleen % 42,4k hala egin zuen urteko euskarazko disko guztiekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Orlando Bloom, Zinemaldira iritsi den lehen zinema-izarra
Aktore britainiarrak Werner Herzogi emango dio ostiralean Donostia Saria. Gaur, 12:30ean zen iristekoa Donostiara, baina aurreikusitakoa baino ordubete beranduago heldu da.
"Los domingos" kanpoan utzita, "La bola negra" jarri du Oscarretarako bidean Espainiako Zinema Akademiak
2027ko martxoaren 14an banatuko dituzte Oscar sariak.
'Lazkao Txiki' omendu dute bere sorterrian, jaio zela 100 urte bete direnean
Joxe Miel Iztueta, 'Lazkao Txiki', omendu dute bere sorterrian, jaio zela 100 urte bete direnean. Lazkaomendiko Abaliñe baserrian jaioa, bederatzi urte zituela hasi zen bertsotan eta ondare handia utzi zuen, bertsolaritzaren historiako izen handienetakoa bihurtzeraino.
Norma Vilaren 'Salitre' euskal filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Asteari
Salitre, Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen pelikula, Norma Vilak (Bilbo, 1983) —Jules D. (2016) eta El fin de todas las cosas (2019) film laburren arduradunak— zuzendutako lehen film luzea da.
Apple TVren 'Widow's Bay' telesaila jaun eta jabe, Emmy sarien 78. edizioan
Beldurrezko satira horrek sei sari lortu ditu, sormenezko sarien ekitaldian lortutako zortzi golardorekin batera. Gaueko unerik hunkigarrienetako bat Michael J. Foxen agerraldia izan zen: Parkinson gaixotasunaren ikerketa sustatzeagatik Bob Hope sari humanitarioa eman zioten.
"Kill Jackie" Bizkaian eta EITBren plato batean grabatutako Catherine Zeta-Jonesen telesail berriak trailerra du
Seriearen trailerra estreinatu dute. Udaberrian filmatu zen EITBren plato berrian eta Bilbon, Getxon eta Bardean, besteak beste. 2027an, EITBn egongo da ikusgai.
Zabalik dago Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea
Irailaren 30a arteko epea daukate argitaletxe, diskoetxe, elkarte, erakunde eta gainerako interesatuek. Azokaren webgunean dago abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den azokaren inguruko informazio guztia.
Yayoi Kusama artista japoniarra hil da, 97 urte zituela
Hain zuzen ere, artista ezaguna abuztuaren 14an hil zen, Tokioko ospitale batean. 2023an "Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino" erakusketa hartu zuen Guggenheimek. Kusama 10 urte zituela hasi zen margotzen, eta, horretarako, ilargien eta patroien errepikapen obsesiboa baliatu zuen, hala nola sareak eta arkuak.
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.