40. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nagore Aranburuk antzeztaldeko emakumezko onenaren Goya saria irabazi du

"Los domingos" filmean moja baten larruan egindako lanak eman dio saria Aranbururi. Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen dituzte guztira. 

Nagore Aranburu, antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria jasotzen. Argazkia: Europa Press.

Nagore Aranburu aktoreak Espainiako Zinema Akademiaren Goya sarietako lehen garaikurra jaso du, Eneko Sagardoy eta Laia Costa aktoreen eskutik. "Los domingos" filmean moja baten larruan egindako paperak eman dio antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria azpeitiar aktoreari. 

"Oso hunkigarria da", esan du agertoki gainetik. "'Los domingos'eko komunitate osoarekin partekatu nahi dut. Eskerrik asko komunitate horretan sortzeagatik eta sinesteagatik", adierazi du. 

"Ama, ireki xanpain botila Azpeitin", bukatu du hitzaldia. 

18:00 - 20:00

Gainera, "Los tigres" euskal ekoizpenak jaso du efektu berezi onenen saria, Paula Galkufak eta Ana Rubiok egindako lanari esker. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X