Antzerkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

El Vacie Sevillako auzunetik Arriagara, ‘Fuente Ovejuna’ igarota

Europako zaharrena den Sevillako etxola eremu honetako emakumeen talde batek “Fuente Ovejuna” antzezlana, Lope de Vegak idatziriko justiziaren aldarria, eskainiko du Bilboko antzokian.
Ostiralean taularatuko dute antzezlana. Argazkia: Felix Vazquez.
Ostiralean taularatuko dute antzezlana. Argazkia: Felix Vazquez.

El Vacie Sevillako auzune txiroko emakume talde batek aurreiritzien aurkako ariketa bat egingo du ostiralean Arriaga Bilboko antzokiaren agertoki gainean, publikoari “Fuente Ovejuna”ren beren bertsioa hurreratzeko.

Talde honek berak BBK Aretora “La casa de Bernarda Alba” eraman zuenetik zazpi urte igaro direla itzuliko dira Bilbora El Vacieko emakumeak.

Lope de Vegak 1619an idatziriko lana antzerki barrokoari dagokio, eta bidegabekeriaren aurka boteredunen abusuen aurrean matxinatzen den herri baten istorioa kontatzen du.

“Fuente Ovejuna” TNT Sevillako Antzerki Ikerketarako Espainiako Nazioarteko Zentroaren ekoizpena da, eta Pepa Gamboa du zuzendari.

Zure interesekoa izan daiteke

Juan Cristostomo Arriagaren bustoa Bilboko Arriaga antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arriagak kontzertua eta antzerki ibilbideak eskainiko dizkio izena eman zion konpositoreari

2026ko urtarrilaren 17an Juan Crisostomo de Arriaga konpositorearen heriotza goiztiarraren (19 urte zituela hil zen) 200 urte beteko direla eta, haren izena daraman Bilboko antzokiak proposamen bikoitza egingo du. Urtarrilaren 17an, La Ritirata Josetxu Obregón bilbotar musikariak zuzendutako orkestrak Arriaga y el eco de su tiempo kontzertua eskainiko du, eta urtarrilaren 10ean eta 24an, eta otsailaren 1ean, goizez, Koldo Olabarrik eta Ainhoa Etxebarria aktoreek prestatutako antzerki ibilbideak izango dira. Kontzerturako sarrerak 26 eta 52 euro bitarteko prezioan eros daitezke, eta ibilbideetakoak 15 euroan. 

"Muro de piedra" antzezlanak estreinatuko du Garabia Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren espazio berria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Muro de piedra" antzezlanak inauguratuko du Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren espazio berria, Bilbon

Bilboko udal antzoki berrian ikusiko den lehen antzezlana "oroitzapen baten historia da". Torremolinoseko Pasaje Begoña kalezulo txikian, polizia-sarekada masibo bat egin zuten errepresio frankistatik ezkutuan askatasunez bizitzen saiatzen ari zirenen kontra, 1971an.  Markel Hernandezen testua Aritz Castillok, Nora Urdanpilletak, Nerea Sanzek, Pino de Pablosek, Markel Urrestarazuk eta Arnatz Puertasek zuzendu, sortu eta interpretatu dute, talde lanean. Guk Sanzekin eta Castillorekin hitz egin dugu.  Emanaldiak azaroaren 6tik 23ra egingo dituzte, ostegunetik igandera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X