Antzerkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizek 34 antzezlan eskainiko ditu udazkenean

Gasteizko Antzerki Jaialdian, besteak beste, Peter Brooks, Harold Pinter eta Pascal Rambert dramaturgoen lanak taularatuko dituzte, eta Miguel Rellan, Irene Escolar, Javier Camara, Aitziber Garmendia, Telmo Irureta eta beste aktore asko arituko dira oholtzan.
Tanttaka Teatro konpainiak "Sexberdinak" antzezlana taularatuko du Gasteizen
Tanttaka Teatro konpainiak "Sexberdinak" antzezlana taularatuko du Gasteizen

Gasteizko 47. Antzerki Jaialdiak Peter Brooks, Pascal Rambert eta beste hainbat antzerkigileren lanetan oinarritutako 34 ikuskizun eskainiko ditu aurten, urriaren 1ean hasi eta azaroaren 27ra arte, aretoak berriz betetzeko itxaropenez.

Urriaren 1ean, Victoria Thierrée Chaplin frantses artistak irekiko du urteroko hitzordua, Bells and Spells trikimailuz eta ilusionismoz beteriko ikuskizunarekin. Halaber, Sergio Peris Mencheta eta Barco Pirata bere konpainia ere bertaratuko dira Gasteizera, Ladies Football Club emakumezkoen futbolaren sorrera azaltzen duen lanarekin.

Jose Martretek La infamia bere azken lana aurkeztuko du, Lydia Cacho mexikar kazetariaren bahiketaren kontaketa, zinema eta teatroa nahasten dituena. El Mono Habitadok Lurtarrok/Terrícolas gizartearen egiei buruzko komedia estreinatuko du.

Retorno al hogar Harold Pinter Literaturaren Nobel saridunak idatzitako testua du oinarri Daniel Veronese argentinar zuzendariaren ekoizpenak, zeinak Miguel Rellan eta Fran Perea baititu protagonista.

Jaialdiaren proposamen nagusietakoa Tempest Project Peter Brook hilberriaren azken lana da. El espacio Vacíori, William Shakespeareren Ekaitza oinarri duen lanari, egindako omenaldia da.

Bestalde, Chévere galiziar konpainiak Prestige ontziaren hondamendia hartu du hizpide Neremore antzezlanerako, eta Ortzai Teatro gasteiztarrek Perra aurkeztuko du, gerraren aurkako oihua.

Los Farsantes Pablo Remonek zuzendu eta Espainiako Zentro Dramatikoak ekoitziriko azken lanak antzerkiaren eta zinemaren mundua hurreratuko dizkio Gasteizko publikoari, Javier Camara protagonista duen parodian.

Familie Flöz alemaniar konpainia Alemaniatik bueltan etorriko da, Feste eszenografia ikusgarriak dituen maskaren antzezlanarekin. Emanaldi errenkada Pascal Rambertek itxiko du, Finlandia lanean Irene Escolar eta Israel Elejalde aktoreak muga-mugaraino bultzatuta.

Tanttaka Teatroa konpainia ere agertuko da Gasteizera, Sexberdinak garuneko paralisia duen gizon gaztearen beharrizan sexual eta afektiboak ardatz dituen antzezlana taularatzeko.

Jaialdirako abonuak irailaren 15etik 18ra izango dira salgai, eta hilaren 22an hasiko dira sarrera solteak saltzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Juan Cristostomo Arriagaren bustoa Bilboko Arriaga antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arriagak kontzertua eta antzerki ibilbideak eskainiko dizkio izena eman zion konpositoreari

2026ko urtarrilaren 17an Juan Crisostomo de Arriaga konpositorearen heriotza goiztiarraren (19 urte zituela hil zen) 200 urte beteko direla eta, haren izena daraman Bilboko antzokiak proposamen bikoitza egingo du. Urtarrilaren 17an, La Ritirata Josetxu Obregón bilbotar musikariak zuzendutako orkestrak Arriaga y el eco de su tiempo kontzertua eskainiko du, eta urtarrilaren 10ean eta 24an, eta otsailaren 1ean, goizez, Koldo Olabarrik eta Ainhoa Etxebarria aktoreek prestatutako antzerki ibilbideak izango dira. Kontzerturako sarrerak 26 eta 52 euro bitarteko prezioan eros daitezke, eta ibilbideetakoak 15 euroan. 

"Muro de piedra" antzezlanak estreinatuko du Garabia Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren espazio berria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Muro de piedra" antzezlanak inauguratuko du Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren espazio berria, Bilbon

Bilboko udal antzoki berrian ikusiko den lehen antzezlana "oroitzapen baten historia da". Torremolinoseko Pasaje Begoña kalezulo txikian, polizia-sarekada masibo bat egin zuten errepresio frankistatik ezkutuan askatasunez bizitzen saiatzen ari zirenen kontra, 1971an.  Markel Hernandezen testua Aritz Castillok, Nora Urdanpilletak, Nerea Sanzek, Pino de Pablosek, Markel Urrestarazuk eta Arnatz Puertasek zuzendu, sortu eta interpretatu dute, talde lanean. Guk Sanzekin eta Castillorekin hitz egin dugu.  Emanaldiak azaroaren 6tik 23ra egingo dituzte, ostegunetik igandera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X