Martxoak 11-14
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Utopia izango da Dferiaren hogeita hamargarren edizioko gai nagusia

Italia izango da arte eszenikoen Donostiako azokako herri gonbidatua aurten, martxoaren 11tik 14ra egingo duten edizioan. Inaugurazio ekitaldia egun bat lehenago izango da, martxoaren 10ean, eta Centro Coreografico Nazionale / Aterballetto bi dantza pieza eskainiko ditu.
"Shiner" Lasala © Renata L. Etanowski
Lasala konpainiak "Shine" ikuskizuna taularatuko du. Argazkia: © Renata L. Etanowski

Utopia, gai gisa, eta Italia, herri gonbidatu gisa, izango dira Dferia arte eszenikoen Donostiako azokaren ardatzak aurten, topagunearen hogeita hamargarren edizioan. Martxoaren 11tik 14ra egingo dute jaialdia, eta Centro Coreografico Nazionale / Aterballetto izen handiko italiar taldeak irekiko du 2024ko edizioa, martxoaren 10ean egingo dute inaugurazio ekitaldian, Yeled, Shoot Me eta Rhapsody In Blue dantza piezekin. Itxiera, berriz, Gelsomina Dreams Compagnia blucinQue-ren ikuskizunak emango dio.

25 konpainiaren 28 ikuskizunen 34 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan, lau egunean. Ikuskizunen % 44 dantzakoak izango dira, %52 antzerkia, eta zirku ikuskizun bat izango da.

Sarrerak urtarrilak 26an jarriko dituzte salgai, 11:30ean, webgunean eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.

Ikusgai izango dira, besteak beste, Bihar arte soilik Erre Produkzioak taldeak otsailean estreinatuko duen antzezlana, Forever Kulunka Teatroren testurik gabeko antzezlana, Née (Nacida) Cielo Raso euskal konpainiaren dantza ikuskizuna, Macho grita Alberto San Juanen komedia, Shine Lasalaren dantza pieza, Txalaparta Kukai Dantzaren eta Jesus Rubio Gamoren ikuskizun berria (otsailaren 3an estreinatuko da), La sed del minotauro Khea Ziaterren lana, El patio de las moreras Vaivén Producciones taldearen lanaren estreina…

Zure interesekoa izan daiteke

Juan Cristostomo Arriagaren bustoa Bilboko Arriaga antzokian
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arriagak kontzertua eta antzerki ibilbideak eskainiko dizkio izena eman zion konpositoreari

2026ko urtarrilaren 17an Juan Crisostomo de Arriaga konpositorearen heriotza goiztiarraren (19 urte zituela hil zen) 200 urte beteko direla eta, haren izena daraman Bilboko antzokiak proposamen bikoitza egingo du. Urtarrilaren 17an, La Ritirata Josetxu Obregón bilbotar musikariak zuzendutako orkestrak Arriaga y el eco de su tiempo kontzertua eskainiko du, eta urtarrilaren 10ean eta 24an, eta otsailaren 1ean, goizez, Koldo Olabarrik eta Ainhoa Etxebarria aktoreek prestatutako antzerki ibilbideak izango dira. Kontzerturako sarrerak 26 eta 52 euro bitarteko prezioan eros daitezke, eta ibilbideetakoak 15 euroan. 

"Muro de piedra" antzezlanak estreinatuko du Garabia Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren espazio berria
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Muro de piedra" antzezlanak inauguratuko du Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren espazio berria, Bilbon

Bilboko udal antzoki berrian ikusiko den lehen antzezlana "oroitzapen baten historia da". Torremolinoseko Pasaje Begoña kalezulo txikian, polizia-sarekada masibo bat egin zuten errepresio frankistatik ezkutuan askatasunez bizitzen saiatzen ari zirenen kontra, 1971an.  Markel Hernandezen testua Aritz Castillok, Nora Urdanpilletak, Nerea Sanzek, Pino de Pablosek, Markel Urrestarazuk eta Arnatz Puertasek zuzendu, sortu eta interpretatu dute, talde lanean. Guk Sanzekin eta Castillorekin hitz egin dugu.  Emanaldiak azaroaren 6tik 23ra egingo dituzte, ostegunetik igandera.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X