Gilkitxaro antzerki konpainiak jasoko du Euskaltzaindiaren Lautan3 laguntza
Gilkitxaro Bilboko antzerki konpainiak irabazi du Lautan3 Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko 2020an sortu zuen laguntza, aurtengo deialdian. Sari horren helburu nagusia "euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez".
Ane Zabalak, Aitor Garcia de Vicuñak eta Galder Perezek osatzen dute Gilkitxaro taldea, eta 2.500 euro jasoko dituzte Alferrak, tunanteak eta maleanteak lana garatzeko. Antzezlana 2025eko otsailean estreinatuko dute, Lautan3 jaialdiaren zazpigarren edizioan.
Epaimahaiko kideen arabera (Tartean, BIRA Kultura, 7Katu eta Euskaltzaindia), "gidoi kitzikagarria du antzezlanak, gai sakonak umorez jorratzen dituela, gaur egungo arazoei helduz".
Pili, Mili eta Willi exiliatutako hiru inurri dira, eta nagi izateko eskubide unibertsala aldarrikatzen dute.
Albiste gehiago antzerkia
Erriberriko antzerki jaialdia
Nafarroako konpainiekin topaketa.
Bill Murray aktorea, Arriagan
"New worlds" ikuskizuna taularatu du bart estatubatuar aktoreak Jan Vogler biolontxelistarekin, Mira Wang biolinistarekin eta Vanessa Pérez pianistarekin.
Euskal arte eszenikoak esku hutsik irten dira Gayarretik
Max saria eramateko sei aukera zeuzkaten euskal arte eszenikoek bart, Gayarren egin den Max sarien banaketa ekitaldian. Ignacio Aranguren eta Vicente Galbete Navarro Villoslada Iruñeko institutuko antzerki irakasleek soilik lortu dute golardoa.
Sei Max sari jokoan, agertoki ezin hobean
Gayarre Iruñeko antzokiak arte eszenikoen Espainiako sarien gala hartuko du astelehenarekin; euskal ordezkariek sei izendapen dituzte guztira.
Bilboko Kalealdiak 59 ikuskizun eskainiko ditu ekainaren 30etik uztailaren 5era
Casilda Iturrizar parkea, Arriagako plaza, Areatza eta EHUren Bizkaia Aretoa izango dira kale antzerkiko doako jaialdiaren aurtengo agertokiak.
'Carrer 024' Sol Picó kataluniar konpainiaren lanak irekiko du Kaldearte
Kaleko arteen nazioarteko Gasteizko jaialdiak 70 ikuskizun eskainiko ditu asteburu honetan.
Dena prest Gayarre antzokian, astelehenean Max Sarien gala hartzeko
Natalia Huarte nafar aktoreak gidatuko du Espainiako arte eszenikoen sarien gala, astelehenean, eta María Álvarez, Ana Berrade, Ángel García Moreno, Javier Ibáñez, Marta Juániz, Ane Sagüés, Joli Pascualena, Oier Zuñiga, Gorka Urbizu eta Aurora Beltran ere arituko dira.
'Mamma Mia!' musikala Bilbora iritsiko da Aste Nagusian
Madrilen 800.000 pertsona baino gehiago liluratu ondoren, musikala Arriagara itzuliko da abuztuaren 14tik irailaren 21era.
Erriberriko Antzerki Jaialdiak 27 konpainiaren 40 emanaldi eskainiko ditu
Jaialdiaren 26. edizioa uztailaren 18tik abuztuaren 3ra egingo dute, eta musika, dantza, zirkua, clownak, performancea eta antzerkia bildu ditu programan.
"Shostakóvich 14" eta "Gesualdo WC Station" ekoizpen propioak estreinatuko ditu Arriagak
Calixto Bieitok eta Alex Gerediagak zuzendutako lanez gain, Tanttaka Teatroaren eta Lucía Lacarra Balleten hurrengo proiektuen estreinaldiak ere hartuko ditu Arriagak 2025-2026 denboraldian.