Ekainak 13-15
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Carrer 024' Sol Picó kataluniar konpainiaren lanak irekiko du Kaldearte

Kaleko arteen nazioarteko Gasteizko jaialdiak 70 ikuskizun eskainiko ditu asteburu honetan.
"Carrer 024" Sol Picó kataluniar konpainiaren ikuskizuna
"Carrer 024" izango da Kaldearteko lehen ikuskizuna

Kaldearte kaleko arteen Gasteizko nazioarteko jaialdia ostiral gauean abiatuko du 'Carrer 024' Sol Picó kataluniar konpainiaren ikuskizunak, eta 70 emanaldi eskainiko ditu guztira gero, asteburu osoan zehar.

Picók Andre Maria Zuriaren plazan erakutsiko du 'Carrer 024', dantza garaikideko formatu handiko ikuskizuna, zeinak gau egungo gizartean zabalduta dagoen bakardadearen paradoxari buruz hausnarketa egitera gonbidatzen baitu ikuslea.

Kaldeartek 31 konpainiaren 70 emankizun programatu ditu astebururako, tartean bertoko konpainiaren bi estreinaldi erabateko: "El juego de la boca", El Mono Habitadorena, eta "El peor espectáculo del mundo (de momento)", Zanguangorena.

Zure interesekoa izan daiteke

Juan Cristostomo Arriagaren bustoa Bilboko Arriaga antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arriagak kontzertua eta antzerki ibilbideak eskainiko dizkio izena eman zion konpositoreari

2026ko urtarrilaren 17an Juan Crisostomo de Arriaga konpositorearen heriotza goiztiarraren (19 urte zituela hil zen) 200 urte beteko direla eta, haren izena daraman Bilboko antzokiak proposamen bikoitza egingo du. Urtarrilaren 17an, La Ritirata Josetxu Obregón bilbotar musikariak zuzendutako orkestrak Arriaga y el eco de su tiempo kontzertua eskainiko du, eta urtarrilaren 10ean eta 24an, eta otsailaren 1ean, goizez, Koldo Olabarrik eta Ainhoa Etxebarria aktoreek prestatutako antzerki ibilbideak izango dira. Kontzerturako sarrerak 26 eta 52 euro bitarteko prezioan eros daitezke, eta ibilbideetakoak 15 euroan. 

"Muro de piedra" antzezlanak estreinatuko du Garabia Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren espazio berria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Muro de piedra" antzezlanak inauguratuko du Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren espazio berria, Bilbon

Bilboko udal antzoki berrian ikusiko den lehen antzezlana "oroitzapen baten historia da". Torremolinoseko Pasaje Begoña kalezulo txikian, polizia-sarekada masibo bat egin zuten errepresio frankistatik ezkutuan askatasunez bizitzen saiatzen ari zirenen kontra, 1971an.  Markel Hernandezen testua Aritz Castillok, Nora Urdanpilletak, Nerea Sanzek, Pino de Pablosek, Markel Urrestarazuk eta Arnatz Puertasek zuzendu, sortu eta interpretatu dute, talde lanean. Guk Sanzekin eta Castillorekin hitz egin dugu.  Emanaldiak azaroaren 6tik 23ra egingo dituzte, ostegunetik igandera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X