Urriak 16-19
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Calixto Bieitok bere Rikardo III. "itxuragabe eta makiavelikoa" erakutsiko du Arriagan

Arriaga Antzokiak "La maldad de Ricardo III" antzezlana taularatuko du, Joaquín Furriel protagonista duen lana.
Joaquín Furriel aktorea "La verdadera historia de Ricardo III" antzezlanean.

"La verdadera historia de Ricardo III". Argazkia: Carlos Furman.

Rikardo III.aren gaiztakeria, Calixto Bieitoren eta Adrià Reixachen begiradapean; hori erakutsiko du Arriaga Bilboko antzokiak asteburu honetan, ostegunetik igandera, Buenos Airesko Teatro San Martín-Complejo Teatral konpainiaren eskutik.

La verdadera historia de Ricardo III antzezlanaren protagonista Joaquín Furriel da, 'El refugio atómico' telesaileko aktoreetako bat, eta Luis Ziembrowsky, Ingrid Pelicori, Belén Blanco, María Figueras, Marcos Montes, Luciano Suardi, Iván Moschner, Luis "Luisón" Herrera eta Silvina Sabater aktoreek osatzen dute antzeztaldea.

Calixto Bieito Arriagako zuzendari artistikoaren eta Adrià Reixachen bertsioak XXI. mendera darama Shakespeareren obra klasikoa, eta "gaiztakeriaren muinera doa, pertsonaia guztiak kutsatzen baititu", collage estiloko eszenaratzea eta Francis Baconen pinturaren eragina baliatuta.

Rikardo III "itxuragabe eta makiaveliko, tirano eta odolzaleak ontasuna eta gaiztakeria eguneroko bizitzaren zati direla erakusten du, gizakiaren DNAn daudela, nahitaez", azaldu dutenez.

Obra joan den ekainean estreinatu zuten, Buenos Airesen. 

Antzerkiko albiste gehiago

Gehiago kargatu