Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontenplazioari buruzko hausnarketa egin du Koldo Etxebarriak

Aitzindaria izan da 3Dtako teknologia eta artea uztartzean. Bere lanak Galdakaoko Torrezabal aretoan izango dira ikusgai abenduaren 16ra bitartean.
Koldo Etxebarria, bere lanarekin. Argazkia: Pedro Careaga
Koldo Etxebarria, bere lanarekin. Argazkia: Pedro Careaga

Koldo Etxebarria artistak Contemplación y belleza metafísica erakusketa aurkezten du Galdakaoko Torrezabal aretoan. Puntako teknologiarekin egindako lanak erakusten ditu, oinarri kontzeptual indartsu eta koherentearekin.

Koldo Etxebarriak erabilitako teknika artistikoa puntako teknologian oinarritzen da. 80eko hamarkadatik hainbat zentro eta unibertsitatetan jaso du formazioa. Aitzindaria izan da 3Dtako teknologia eta artea uztartzean.

Gainera, artea eta teknologia uztartzen dituen hainbat kongresu eta jaialditan parte hartu du, Montekarloko Imagina 3D edo Bilboko Euskalduna Jauregiko Arte eta Teknologia kongresuan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Gorputz geometrikoak” erakusketak Nora Aurrekoetxea eta Larry Bell gonbidatu ditu, Chillida intepreta dezaten

Chillida Lekuko erakusketa berria Estela Solana komisarioak gidatu du, eta ibilbide bat proposatzen du Eduardo Chillidaren obraren aroetan zehar, lehen lan figuratiboetan hasi eta hiru dimentsioko espazioak sortzen dituzten arkitektura kutsuko azken lanetaraino. Chillidaren obrak Nora Aurrekoetxearen eta Larry Bellen pieza banarekin lagunduta ageri dira. Ekainaren 25etik urriaren 26ra egongo da bisitagai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X