Dantza proposamen ausartenak, Euskal Herriko antzokietan
Dantza garaikidearen zortzigarren zirkuitua martxan da: Eusko Jaurlaritza, antzoki eta diputazioaren laguntzarekin eta urte bukaerara bitartean azken dantza proposamenak eskainiko ditu. Adibidez, Aukeran edo Kukai dantza taldeen lanak eramango ditu 21 antzokietara.
Baina bestelako dantza ikuskizunak ere eskainiko dituzte, publiko berria bereganatu nahi baitu zirkuituak eta lortzen ari da, antolatzaileen hitzetan.
Pixkanaka joan da ikuslegoa bereganatzen dantza zirkua, zortzi urte hauetan antzokiak atseki ahala. Jendea ere ausartu delako dantzara gerturatzen, interesa egon badagoelako, nahiz eta Iñaki Larrañaga Elorrioko antzokiko eta SAREA elkarte antolatzaileko kideak dioenez, interes hori piztu eta landu behar den, eta horretarako balio du zirkuituak.
Guztia, 19 hiri eta herrietako 21 antzokik hartzen dute parte zirkuituan, denetariko eskaintza egiteko. Helburua, dantza mota ezberdinak erakustea baita. Esaterako, ikuslegoak bereziki maite ditu aurten ikusi ahal izanen diren Kukai, Aukeran edo Txalap-Art taldeen ikuskizunak.
Hala nola, Dantzaz konpainiak eskainiko du neoklasiko barruan sartu litekeen Arte-an pieza, bihar bertan Gasteizen ikusi ahalko dena, Hegoalde udal barrutian.
Baina beste hainbeste piezek ildo berritzaileagoak lantzen dituzte, eta eskaini ere eskeiniko dira, ikuslegoa errezelo handiagoz jasotzen baditu ere.
Jendeari eskura jarri behar baitzaio, obra mota horiek ezagutzeko, eta ondorioz, gozatu ahal izateko. Hala nola, Organik eta Ertza taldearekin, edo Olatz de Andres edo Iker Gomez dantzarien piezekin.
Urte bukera bitarte luzatuko da dantza zirkuitua, hirietatik kanpo dantza ere denontzako moduan eskaini ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
"Barreiatutako paisaiak": Euskal industriaren margoak, San Telmo museoan
Gerardo D’Abraira marrazkilariaren lanak ikusgai daude Donostiako San Telmo Museoan. "Barreiatutako paisaiak" izena du erakusketak, eta joan den mende erdialdeko lanak biltzen ditu.
Euskal artea ikusgai ARCOmadriden
Martxoaren 4tik 8ra, Madrilgo Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokak Euskal Herritik datorren artearen lagin bat hartuko du. Ignacio Mugicaren arabera, orain arte bizi izan dugun jarraipenaren erakusle da aurkitu ahal izango dena, baina galeria gazte gehiagoren falta sumatzen du, "eta arte garaikidea gazteena da, ezarrita dagoenarekin hautsi beharko luketena".
Euskal artista eta galeriak, Arcomadrid azokarako prest
Carreras Mugica eta Cibrián euskal galeriek programa orokorrean parte hartuko dute, eta Villa Magdalenak “Opening. Nuevas galerías” atalean. “El futuro, por ahora” atalean, June Crespo artistaren lanak erakutsiko dituzte Carreras Mugicak eta P420 Boloniako galeriak.
Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai
Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.
Maite Rosendek egin ditu Itzuliko eta Itzulia Womeneko kartelak
Donostiar artistak irabazi zuen Euskadi literatura saria ilustrazioaren atalean, eta, hortaz, hari dagokio txirrindularitza probetako kartelak diseinatzea.
Kutxa Fundazioak ibilbide bat proposatu du Elena Asinsen obran zehar
"Egitura, espazioa, denbora" erakusketak 100 lan baino gehiago biltzen ditu: marrazkiak, pinturak, eskulturak, liburuak, ikus-entzunezko piezak eta instalazioak. "Arte konputazionalaren eta abstrakzio geometriko moderno eta garaikidearen ezinbesteko figura" da Asins, Fundazioak azaldu duenez.
Txuspo Poyo artista nafarraren "Anonima" erakusketa, Azkuna Zentroan
Bilboko espazioko erakusketak ehun pieza baino gehiago bildu ditu, 1980ko hamarkadatik gaur egun arteko proiektu gehienak. Maiatzaren 17ra arte egongo da ikusteko aukera.
Zineb Sedira artistaren "Standing Here Wondering Which Way to Go" erakusketa, gaurtik Tabakaleran
1960ko eta 1970eko hamarkadetako Afrikako askapen-mugimenduak eta utopiak dakartza gogora.
Eusko Jaurlaritzak 31 obra gehitu dizkio Bilduma Partekatuari
Jaurlaritzak 300.482 euro inbertitu ditu 21 artistaren lanetan, Artiumeko, Bilbao Museoko eta Tabakalerako adituen erakunde arte batzorde baten aholkuei jarraituta. Erosi dituzten obren egileen artean daude Jose Ramon Amondarain, Mar de Dios, Angel Bados, María Luis Fernandez, Gema Intxausti, Imanol Marrodan, Manu Muniategiandikoetxea, Usoa Fullaondo…
"Bitartekaritza partekatuak" erakusketa aurkeztu du gaur Chillida Lekuk
Nagore Legarretaren argazkiek eta Beñat Iturriozen ikus-entzunezkoak osatzen dute, eta batzuek krisi klimatikoaren eta despopulazioaren aurrean duten rolari buruzko gogoeta egiten du.