Bilduma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vicente Larreak Bilboko Arte Ederren museoaren alde egin du

Tamaina ertaineko zazpi lan utzi ditu eskultoreak, Espainiako Gerra Zibilaren osteko euskal eskulturaren inguruko bilduma osatzeko. 66 dira: Chillidarenak, Oteizarenak, Basterretxearenak, etab.
18:00 - 20:00
Vicente Larreak zazpi artelan utzi dizkio Arte Ederren museoari

Vicente Larrea eskultoreak tamaina ertaineko zazpi lan utzi dizkio Bilboko Arte Ederren museoari. Horrela, Espainiako Gerra Zibilaren osteko euskal eskulturaren inguruko bilduma osatu dute. 66 eskultura daude ikusgai modu iraunkorrean.

Larreak (Bilbo, 1934) brontzezko sei eskultura eta altzairu herdoilgaitzezko beste bat, 1967tik 2002ra egindakoak. Museoaren 32. aretoan da ikusgai, museoaren bilduman zeuden beste lau piezarekin batera. Eskultura paregabeak dira, ez sail batean egindakoak, eta gehienak Bizkaiko leku publikoetan ikusgai dauden tamaina handiko eskulturen estudioak dira.

Larrea oso eskultore estimatua da bere hirian, izan ere, bere lanak Bilboko hainbat txokotan daude ikusgai -San Jose enparantzan, Euskaldunakoan edota IMQren aurrean dagoen zazpi metroko eskultura-. Artistaren bildumako lanak dira zazpiak eta 645.000 euroko salneurria dute.

Horrela, zazpi eskultura horiekin, Espainiako Gerra Zibilaren osteko euskal eskulturaren inguruko bilduma handiena osatu du Bilboko Arte Ederren Museoak: Chillidaren, Oteizaren, Nestor Basterretxearen, Remigio Mendibururen eta Larrea beraren 66 lan daude ikusgai, Javier Viar museoaren zuzendariak jakinarazi duenez. Artistak dohaintza egin izana baloratu du Viarrek eta azken urteotan Bilboko museoak 7,3 milioi euroko balioa duten dohaintzak jaso dituela esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X