Artea, kontzientziak astintzen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Banksyk Steve Jobsi buruz egindako graffitia babestuko du Frantziak

Appleko sortzailearen jatorri siriarra gogoratu nahi izan du artistak: motxila soinean, Apple ordenagailuaren lehen modeloa duela margotu du.
18:00 - 20:00
Banksyk egindako Steve Jobsen grafitia babestuko du Frantziak

Berriro ere zer pentsa jarri nahi izan du Banksyk gizartea, errefuxiatuen afera eztabaidagai jarrita. Oraingoan, Steve Jobs da bere artearen protagonista. Steve Jobs eta errefuxiatuen drama. Eta Frantzian, errefuxiatuen kanpaleku baten horma erabili du aldarrikapena egiteko. Calaiseko (Frantziako iparraldea) kanpalekuan motxila soinean eta Apple etxeko ordenagailu zahar bat eskuetan margotu du Banksyk Jobs.

Frantziako agintariek adierazi dute artelana babestuko dutela, hirian dauden beste bi arte-lanekin batera. "Ostiralean jabetu ginen arte-lan honekin eta babestea erabaki dugu, inork kalterik egin ez diezaion", adierazi dute agintariek. Plastikoa edo beira erabiliko dute lana babesteko.

Natacha Bouchart alkateak bertako egunkari bati adierazi dionez, arte-lana aukera bat da hiriarentzat. "Oso ona da eta mezu argia du", baieztatu du.

Banksyk ere 'hitz egin du'

Orain arte ez bezala, agiri bat bidali du artistak komunikabidetara Applen jatorri gogoratzeko. Bertan esaten duenez, Estatu Batuek Siriako, Homseko, gazte bati herrialdean sartzen utzi ziotelako (Jobsen aita bertakoa zen) existitzen da sagarren konpainia.

"Immigrazioa zama bat dela sinestarazi nahi digute sarri, baina Steve Jobs Siriako immigrante baten semea zen", idatzi du.

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X