'Desenterrados' lanagatik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abel Azconak auzia artxibatzea eskatu du

Erakusketarekin ez zuela inor mindu nahi adierazi du. Hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute epaitegiaren aurrealdean artistari babesa eskaini eta adierazpen askatasuna aldarrikatzeko.
18:00 - 20:00
Abel Azcona: 'Ez nuen doako iraina bilatzen'

Abel Azcona artistak esan du ez zuela inor "zuzenean mindu nahi izan" Iruñean erakutsi zuen 'Desenterrados' lanean 242 ostia sagaraturekin 'pederastia' hitza idatzi zuenean. Bere lanek "beti eduki kritikoa eta subertsiboa" izan dutela gogorarazi du.

Horixe adierazi du Azconak Iruñeko Justizia Jauregitik atera denean, erakusketagatik ikertu (auzipetu adierazteko modu berria) gisa deklaratu ostean.

Kazetariei azaldu dienez, deklarazioa "lasaia eta normala izan da". "Epaileak nire bertsioa kontatzeko eskatu dit, eta hainbat galdera egin dizkit, besterik ez; dena oso lasai eta normal. Epailearen eta abokatuen galderei erantzun diet, baina akusazioaren galderei ez diet erantzun", gaineratu du.

Artistak azpimarratu du hasiera-hasieratik esan zuela bere lana "kritikoa" zela, eta bere sorkuntzek "eduki kritikoa eta subertsiboa" izaten dutela.

Egin nahi zuena "pederastiaren gaitza kritikatzea" izan omen zen, eta horrela egin zuen "erreakzio bat" espero zuelako. "Hori 'performance'aren eta artelanaren prozesuaren parte zen", adierazi du Azconak. Inori min egiteko asmorik ez zuela izan berretsi du, baina iraindua sentitzea "norberaren subjektibotasunaren mende" dagoela uste du.

Dena dela, "logikoena auzia artxibatzea" izango litzateke, bere esanetan, auziak ez duelako ibilbiderik.

Bestalde, Azconak gogor jo du Abokatu Kristauen Elkartearen kontra, "astero" jartzen dituelako kereilak.

Protesta

Epaitegiaren aurrealdean dozena bat lagun bildu dira artistari babesa eskaini eta adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Maider Beloki Iruñeko Kultura zinegotzia ere bertan izan da. "Sortzaile guztien adierazpen askatasuna babestera etorri naiz", esan du EH Bilduko zinegotziak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Marie Leczinska Louis XV.aren erretratua, Bonnat Helleu Baionako museoan.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai

Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X