Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Zuhainpeko soinuak' ikuskizuna estreinatuko dute gaur Kursaalen

18:00 - 20:00
'Zuhainpeko soinuak' ikuskizuna estreinatuko dute gaur Kursaalen
Iparraldeko eta hegoaldeko musikari ezagunek parte hartuta, ahozko transmisioaren ideia nabarmentzen duen proiektu honetan bateko eta besteko abesti tradizionalak bestelako ikuspegitik aurkezten dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025" erakusketa, EHUren Arabako campusean

Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025 Artur Heras artista valentziarraren erakusketa inauguratu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian asteazken honetan. Anacleto Ferrer komisario duen erakusketak genozidioak salatzen ditu, "begirada artistiko konprometitu eta ausart batetik". Gasteizen apirilaren 30era arte egon ondoren, erakusketa Bilboko Esperientziako Geletan izango da ikusgai, maiatzaren 6tik 22ra, eta Donostiako Karlos Santamaria liburutegiko Txillardegi aretoan, maiatzaren 27tik ekainaren 30era.

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X