Mikel Laboa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Antigua auzoan zegoen Laboaren murala berriro jarriko dutela esan du Goiak

Garbiketaz arduratzen den enpresa azpikontratatuak ezabatu zuen irudia berregin egingo dute, “haren balio artistiko eta sentimentalarengatik”.

Eneko Goia Donostiako alkateak gaur esan duenez, Antigua auzoan Mikel Laboaren omenez eginiko murala berriz margotuko dute auzokideentzat duen “balio artistiko eta sentimentalarengatik”, garbiketaz arduratzen den enpresa azpikontratatuak ezabatu eta gero.

Goiak prentsaurreko batean emandako azalpenen arabera, irudia ezabatu duen enpresak barkamena eskatu du, eta lanean “ardura gehiegi” jarri izanari egotzi dio.

Auzapezak adierazi du ez dutela oraindik erabaki afera nola konpondu, baina uste du egokiena dela orain tapatu duten irudia egin zuen pertsona berak egitea.

Auzokideen ekimenez margotutako muralean, donostiar kantautorea ageri zen, ondoan bere testu bat zuela.

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X