Zentsura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Preso politikoak' Santiago Sierraren artelana kendu du Arcok

Santiago Sierra madrildar artistaren lanak 24 pertsona presoren argazkiak erakusten zituen, besteak beste Altsasuko gazteenak, ‘Egin’eko kideenak eta Oriol Junquerasenak.
18:00 - 20:00
Arcok 'Preso politikoak' artelana kendu du

‘Preso politikoak’ Santiago Serraren lana Arco arte garaikideko azokatik kendu dute gaur goizean, erakustaldia hasi den egunean bertan, Helga de Alvear artelana ikusgai zuen galeriako ordezkariek baieztatu dutenez.

Preso dauden 24 pertsonaren argazki pixelatuek osatzen dute artelana, eta espetxean zergatik dauden azaltzen duen ohar bana ageri du. Preso horien artean, Altsasuko gazteak, ‘Egin’eko kideak, Oriol Junqueras ERCko presidentea eta Jordi Sánchez eta Jordi Cruixat Kataluniako Asanblea Nazionaleko eta Omnium Culturaleko presidenteak daude.

Halaber, beste pertsona batzuk ere ageri dira; Andrés Bódalo SATeko zuzendaria eta 2016an preso hartu zituzten txotxongilolariak, esaterako. Argazkietan erakusten dituzten pertsonak identifikatzeko, zenbakiak daude, baina argazki oinetan argi ikusten da zein den zein.

Galeriako bozeramaile baten arabera, Helga de Alvearrek urte batzuk daramatza artearen munduan eta badaki zer arrisku hartzen dituen, eta adierazi du aurretik ere hautsak harrotu dituela Santiago Serrak. Horren ildotik, gaia “gori-gori” dagoela eta artistak horrela esan izan duela azaldu du. “Ez da ezer berria, ez Helgarentzat ezta Santiago Sierrarentzat ere”, berretsi du.

Serra: Erabakia, “Arcoren eta Espainiako Estatuaren kaltetan”

Santiago Serrak ohar batean azaldu duenez, Ifemak eskatuta bere lana Arco azokatik kentzeko erabakiak “kalte egiten die nazioarteko azoka honi eta Espainiako Estatuari berari”.

“Errespetu falta da, Helga de Alvear azoka martxan jartzeko lan egin zuen galeristarekin eta publikoaren heldutasun eta adimenarekin”, erantsi du.

“Azkenik, gure ustez horrelakoek zentzua eta arrazoia ematen dizkiote nirea bezalako artelan bati, kultur arloko langileok azkenaldian pairatzen ari garen jazarpen giroa salatzen baitzuen”, horren hitzetan.

Ifemaren kontseilu errektoreak babestu egin du erabakia

Ifemaren kontseilu errektoreak babestu egin du erakunde horretako zuzendaritzak Sierraren lana erretiratzeko hartutako erabakia, Madrilgo Udala erabakia ez babestearen aldekoa bazen ere.

Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, "kontseilu errektoreak arratsaldean egin duen ezohiko batzarrean ez du aintzat hartu Udalak egindako eskaria". Sierraren lanak ez erretiratzeko eskatu du Manuela Carmena alkatearen taldeak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025" erakusketa, EHUren Arabako campusean

Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025 Artur Heras artista valentziarraren erakusketa inauguratu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian asteazken honetan. Anacleto Ferrer komisario duen erakusketak genozidioak salatzen ditu, "begirada artistiko konprometitu eta ausart batetik". Gasteizen apirilaren 30era arte egon ondoren, erakusketa Bilboko Esperientziako Geletan izango da ikusgai, maiatzaren 6tik 22ra, eta Donostiako Karlos Santamaria liburutegiko Txillardegi aretoan, maiatzaren 27tik ekainaren 30era.

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X