Artea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arte Ederren Bilboko Museoak Arriola-Lerchundi Liburutegiko eskuizkribuen sorta hautatu bat bildu du

20241029142528_arriola-lerchundi_
18:00 - 20:00
Arte Ederren Bilboko Museoak Arriola-Lerchundi Liburutegiko eskuizkribuen sorta hautatu bat bildu du
XII. mendetik XIX. mendera bitartean datatutako 40 eskuizkribuko sorta bat paratu dute Bilboko museoan. Jose Maria Arriola bilbotar notarioak eta Rosa Lerchundi haren emazteak 20.000 ale inprimatu dauzkate, horien artean 140 inkunable, eta 15.000 eskuizkribu.

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X