Hedapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2026ko ekainaren 24an irekiko dute Arte Ederren Bilboko Museo berritu eta handitua

Agravitas proiektua gauzatuta, museoak 5.000 metro koadro gehiago izango ditu, eta orain arteko 2.250 metro koadroak berriztatuta agertuko dira.
20250416142858_arte-ederren-museoa_
18:00 - 20:00
2026ko ekainaren 24an amaituko dituzte Arte Ederren Bilboko Museoko lanak

2026ko ekainaren 24an irekiko dute Arte Ederren Bilboko Museo berritua, Agravitas Norman Foster eta Luis Maria Uriarte arkitektoen proiektua gauzatuta, museoaren arduradunek gaur iragarri dutenez.

Bilduma propiorako eta aldi baterako erakusketetarako espazioa handitzea da proiektuaren erronkarik handienetako bat. Bildumak 1.635 m2 gehiago izango ditu eta aldi baterako erakusketek, BBK-Museoa espazio berria izango dute: 2.200 m2-koa izango da, eta gaur egungo erakusketa-azalera bikoiztuko du.

Miguel Zugaza museoaren zuzendariak, kazetariak eta erakundeen ordezkariak, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Elixabete Etxanobe Bizkaiako ahaldun nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea buru, gidatu ditu gaur, asteazkenarekin, museoko lanetan zehar.

Museoa handitzeko lanak 2022ko azaroan hasi zituzten, eta inaugurazio ekitaldien egitaraua datorren urteko urriaren 5era arte luzatuko dute.

Horrez gain, irailean erakusketa guztiak 1970eko eraikinera eramatea aurreikusi dute, Alvaro Libano eta Ricardo Beascoa arkitektoek eginiko espazioa zaharberritzeko lanak bukatuta betiere.

Behin Agravitas egitura metalikoaren "eskeletoa" altxatzeko lanak burututa (espero baino luzeago joan dira, eraikitze-lanetan ari zen enpresa batek porrot egin baitzuen), betetze-lanak egingo dituzte hurrengo asteetan: argiteria, klimatizazioa eta aluminiozko eta beirazko bilgarria eraiki.

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X