Bilboko Guggenheim museoak 478.315 bisitari izan ditu ekainetik abuztura; historiako bigarren udarik onena izan da
Iazko aldi berean baino 4.822 bisitari gehiago izan ditu, eta aurten 921.971 bisitari izan ditu dagoeneko. Jende gehien bildu zen eguna abuztuaren 13a izan zen, asteazkena, 8.472 bisitari izan zituen egun osoan zehar.
Guggenheim Bilbao Museoak 478.315 bisitari izan ditu guztira ekain, uztail eta abuztu bitartean, hau da, iazko aldi berean baino 4.822 gehiago. Izan ere, historiako bigarren udarik onena izan da, eta 921.971 bisitari izan ditu dagoeneko 2025ean.
Hilabeteka, ekainean 117.508 bisitarik gozatu zuten Museoko erakusketez, iaz baino 6.921 gehiagok; ireki zenetik ekainik onena izan da. Uztailean 165.853 bisitari izan zituzten, 2024an baino 3.573 gehiago; abuztuan, berriz, 194.954 bisitari, iaz baino 5.672 gutxiago.
Aurten ere, nazioarteko publikoa izan da nagusi. Horrela, % 78 Espainiatik kanpokoak ziren, iaz baino % 2 gehiago. Frantziakoak ziren gehienak (% 16), ondoren Britainia Handikoak (% 10), Alemaniakoak (% 9), Holandakoak (% 8), Italiakoak (% 7) eta Estatu Batuetakoak (% 6).
Egunik jendetsuena abuztuaren 13a izan zen: 8.472 bisitari izan zituen egun horretan, museoak emandako datuen arabera.
Urteko kopuru metatuari dagokionez, 2025eko abuztuaren 31n museoak 921.971 bisitari izan zituen, orain arteko handiena, maiatz, ekain eta uztaila izan baitira ireki zenetik hilabeterik arrakastatsuenak.
Museoak uda honetan duen erakargarrien artean, eskaintza zabala dago, hainbat erakusketa interesgarrirekin: 'Helen Frankenthaler: araurik gabeko pintura' (irailaren 28ra arte); 'In situ: Refik Anadol' (urriaren 12ra arte) eta 'Barbara Kruger: Another day. Another night' (azaroaren 9ra arte).
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal artista eta galeriak, Arcomadrid azokarako prest
Carreras Mugica eta Cibrián euskal galeriek programa orokorrean parte hartuko dute, eta Villa Magdalenak “Opening. Nuevas galerías” atalean. “El futuro, por ahora” atalean, June Crespo artistaren lanak erakutsiko dituzte Carreras Mugicak eta P420 Boloniako galeriak.
Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai
Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.
Maite Rosendek egin ditu Itzuliko eta Itzulia Womeneko kartelak
Donostiar artistak irabazi zuen Euskadi literatura saria ilustrazioaren atalean, eta, hortaz, hari dagokio txirrindularitza probetako kartelak diseinatzea.
Kutxa Fundazioak ibilbide bat proposatu du Elena Asinsen obran zehar
"Egitura, espazioa, denbora" erakusketak 100 lan baino gehiago biltzen ditu: marrazkiak, pinturak, eskulturak, liburuak, ikus-entzunezko piezak eta instalazioak. "Arte konputazionalaren eta abstrakzio geometriko moderno eta garaikidearen ezinbesteko figura" da Asins, Fundazioak azaldu duenez.
Txuspo Poyo artista nafarraren "Anonima" erakusketa, Azkuna Zentroan
Bilboko espazioko erakusketak ehun pieza baino gehiago bildu ditu, 1980ko hamarkadatik gaur egun arteko proiektu gehienak. Maiatzaren 17ra arte egongo da ikusteko aukera.
Zineb Sedira artistaren "Standing Here Wondering Which Way to Go" erakusketa, gaurtik Tabakaleran
1960ko eta 1970eko hamarkadetako Afrikako askapen-mugimenduak eta utopiak dakartza gogora.
Eusko Jaurlaritzak 31 obra gehitu dizkio Bilduma Partekatuari
Jaurlaritzak 300.482 euro inbertitu ditu 21 artistaren lanetan, Artiumeko, Bilbao Museoko eta Tabakalerako adituen erakunde arte batzorde baten aholkuei jarraituta. Erosi dituzten obren egileen artean daude Jose Ramon Amondarain, Mar de Dios, Angel Bados, María Luis Fernandez, Gema Intxausti, Imanol Marrodan, Manu Muniategiandikoetxea, Usoa Fullaondo…
"Bitartekaritza partekatuak" erakusketa aurkeztu du gaur Chillida Lekuk
Nagore Legarretaren argazkiek eta Beñat Iturriozen ikus-entzunezkoak osatzen dute, eta batzuek krisi klimatikoaren eta despopulazioaren aurrean duten rolari buruzko gogoeta egiten du.
Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai
Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak.
Denise Scott Brown arkitektoari buruzko atzera begirakoa aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoak
Denise Scott Brown (Nkana, Zambia, 1931) XX. mendeko bigarren erdialdeko arkitektorik garrantzitsuenetakoa da. Bidaiari, argazkilari eta aktibistaren lanaren gaineko erakusketa hiru ataletan egituratuta dago: hiria, kalea eta etxea.