Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Lapurretak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zeintzuk dira historiako arte lapurretarik ospetsuenak?

‘Mona Lisa’ 1911eko abuztuan lapurtu zuen Louvre museoko langile batek, manta azpian ezkutatuta

1994an, leiho batetik sartu ziren Osloko galerian, eta 50 segundotan Edvard Munchen ‘Oihua’ lapurtu zuten

Lapurrek honako ohartxo hau utzi zuten: “Mila esker segurtasun txarragatik”

Geroago, ostu zuten ‘Oihua’ artelanaren beste bertsio bat pistola eskuan, pintore beraren ‘Madonna’ artelanarekin batera

Aste honetan, Picassoren artelana honen lapurreta misteriotsuaren berri izan dugu 

Espainiako lapurretarik handiena, ordea, Esther Koplowitzen bilduma izan zen 2001ean
18:00 - 20:00
Mona Lisaren lapurreta, 1911ko abuztuan. Bideotik hartutako irudia.

Igandean, Napoleonen eta Eugenia de Montijo enperatrizaren bildumako 9 pieza lapurtu dituzte Parisko Louvre museoan. Baina... zeintzuk dira historiako arte lapurretarik ospetsuenak? Hona hemen horietako batzuk.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Marie Leczinska Louis XV.aren erretratua, Bonnat Helleu Baionako museoan.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai

Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X